Ekitaldiak kargatzen

Martxoko egitaraua aurkeztu du Kresala Zineklubak. Gaur ekingo diote munduan barrena egingo duten bidaiari, Black Box Diaries (2024) lanarekin. Shiori Ito kazetari japoniarrak bere sexu-erasoaren ikerketaz hitz egingo du bertan, erasotzailea auzipetzeko saiakera gertagaitz batean. Bere bilaketa kasu enblematiko bihurtu da Japonian, herrialdeko sistema judizial eta sozial zaharkituak agerian utziz.

Sandra Rozas (El Contraplano) gonbidatuko dute saioa aurkeztera.

kresala-martxoa-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top