Urriko egitaraua argitu du Kresala Zineklubak. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin egingo dute bat, Animale (Emma Benestan, 2024) filma eskainiz: Camargue, Frantzian, ezaguna da bere zezen-lasterketengatik, gizon eta piztien arteko arintasuna eta errespetua probatzen duen ikuskizuna. Gizonez inguratuta, Nejma gaztea atsedenik gabe entrenatzen da urteroko txapelketa irabazteko ametsa betetzeko. Baina denboraldia bete-betean dagoenean, zenbait desagertze susmagarrik bertakoak kezkatzen dituzte. Laster zabaltzen da piztia basati bat zelatan dagoela dioen zurrumurrua.
Donostiako Gros auzoko Trueba zinema-aretoan egingo dituzte emanaldiak, asteartetan, 19:30etik aurrera. Ohi bezala, ZINEAn sarrera bikoitza zozkatuko dugu saio bakoizterako. Parte hartu honako estekan.