Ingurumen Zinema Zikloa, Otsagabiko Natur Interpretazio Zentroan. Urtero legez, Otsagabiko Natur Interpretazio Zentroak kultur eskaintza berezia prestatu du abenduko zubiaren bueltarako: irteerak, tailerrak, eta noski, zinema emanaldiak. Naturari buruz hausnartzeko helburua duen Ingurumen Zinema Zikloa antolatu dute Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan.
Luzia Ezkerrek zuzendutako Uxina fikziozko film laburra pantailaratuko dute gaur, Ezkarozeko Juntetxean. 1894ko otsailean girotua, Maulen, emakume gazte alpargata-egileak ditu protagonista. Ezin dute bertan gehiago jasan batzuek, baina Pirinioak berriz zeharkatu ala ez erabaki beharko dute.