EMANALDIA | Ingurumen Zinema Zikloa: ‘Mujeres de viento, tierra y ganado’
2024/12/05 @ 18:00 - 21:00
Ingurumen Zinema Zikloa, Otsagabiko Natur Interpretazio Zentroan. Urtero legez, Otsagabiko Natur Interpretazio Zentroak kultur eskaintza berezia prestatu du abenduko zubiaren bueltarako: irteerak, tailerrak, eta noski, zinema emanaldiak. Naturari buruz hausnartzeko helburua duen Ingurumen Zinema Zikloa antolatu dute Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan.
Ganaderan en Red taldeko kideek ikus-entzunezko sortzaile talde batekin elkarlanean sortutako Mujeres de viento, tierra y ganado dokumentala egongo da gaur ikusgai, 18:00etan, NIZ zentroan bertan. 170 nekazari eta artzainek osatzen dute GeR sarea, 2016an sortutakoa, eta erabat maskulinoa den sektorean ikusgarritasuna aldarrikatzea du xede. Dokumentalak baraien izaera, lana eta jarduna erretratatuko ditu, landa-eremu justu, bizi eta parekidea bermatu nahian.