Ekitaldiak kargatzen

2024ko Ikusmira Berriak pogramako egoiliarren lanak ikusgai.

Larunbat honetan, egoiliarrek zuzendutako film laburrak ikusteko aukera egongo da Tabakalerako zinema aretoan, beraiek propio aurkeztuta. Saioa martxoaren 9an (larunbata) izango da zehazki, 19:00etan hasita, eta ondoko lanak pantailaratuko dituzte:

  • La voz rosa (Marieke Elzerman, 2023) 26 min.

Lehen Hezkuntzako irakasle gazte bat galdutako ahotsaren bila dabil atzerriko herrixka batean. Bere bidean, galdu duena aurkitzen laguntzeko prest dauden zenbait emakumerekin topo egingo du.

  • Mar(i)cona (Cande Lázaro, 2021) 13 min.

Cuencako behe-mendilerroan bi almendra mota lantzen dituzte: largueta eta marcona. Artista bere senideekin almendra jasotzera joaten zenean “marcona” beharrean “maricona” entzuten zuen. Zein zailtasun dauzkate queer pertsonek landa eremuan? Nola transitatzen du disidentziak lurraldearen ertzen barruan? Nola ulertu norberaren identitate disidentea beti etsaitasunezkoa eta mingarria dela esan izan dizuten gune batean?

  • Noizko basoa (Mikele Landa, 2022) 23 min.

Baso bat berriz hasten da. Herri batek inoiz ikusi ez zuen paisaia bat gogoratzen du. Lur lehorra astintzen duten eskuak, aitzurrak eta botak, Ullan noizbait bizi ziren zuhaitzak azalera ateratzeko. Hemen sortzen da ibaia etengabe, eta jada ahantzitako hizkuntza bat xuxurlatzen du. Baso bihurtzen denean, nor biziko da leku honetan? Baso bat landatu al daiteke? Inork ahoskatuko al du bere izena? Non hasten da herri bat?

  • Ancora lucciole (Maria Elorza, 2018) 14 min.

1972an, Pier Paolo Pasolinik ipurtargien desagerpenaz idatzi zuen bere artikulu ezagunenetako batean. Hilabete gutxiren buruan, hil egin zuten. Orduz geroztik, ipurtargiek desagertzen jarraitu dute. Baina oraindik bada gogoratzen dituenik.

  • Rapaz (Felipe Gávez, 2018) 13 min.

Ariel nerabe baten atxiloketa zibilean nahastuko da. Mutilari telefono bat lapurtzea leporatzen diote. Jende multzo batek inguratzen du gaztea, eta batzuek errudun izatea leporatzen diote, eta beste batzuek defendatu egiten dute. Polizia ez da agertzen. Arielek zein taldetan dagoen erabaki beharko du.

  • Site of passage (Lucy Kerr, 2022) 7 min.

Nesken jokoei eta horiek sortzen dituzten sistema semiotiko interdependeteei buruzko ikerketa bat.

Ikusmira Berriak 2024-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top