Ekitaldiak kargatzen

Amorebieta-Etxanoko emakumeen kartzelari buruzko filmaren estreinaldia.

Guztira, 1.200 emakume pasatu ziren kartzelatik, eta horietatik 42 hil ziren bertan, 6 ume baita. Hala ere, herritar gutxik dakite  1939tik 1940ra bitarte odol ospitalea izan zenaren, eta egun El Carmelo ikastetxea denaren, historia ezkutua. Emakume errepublikanoak, ezkerrekoak eta abertzaleak zigortzeko diseinatutako zigor-kartzelen sare baten parte izan zen, Francoren erregimenean “oso arriskutsutzat” jotzen zituztenak preso hartzeko sortutakoa.

Oier Plazak zuzendutako dokumentalak preso egon ziren emakumeen senideen testigantzak jasotzen ditu, besteak beste, Toledoko Tembleque udalerriko Angelina Gonzalezena; hita hil zioten faxistek eta ama Amorebieta-Etxanoko kartzelara bidali. Handik jaso zituen amaren maitasun gutunak baina baita denboraren joanean iraun duen kartzelan sortutako abestia ere, amak erakutsi ziona. Gainera, Arantza Ugarte Lopetegi, Ascensión Badiola Ariztimuño eta Ricardo Vinyes Ribas, historialarien zein Iban Gorriti Lopetegi kazetariaren hitzak ere bildu dituzte, Aranzadi Elkarteko kide eta herriko abesbatzetako partaideenekin batera.

ikusezinak-dokumentala-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top