Errenteriako Zinema Dokumentalaren eta Giza Eskubideen III. Jaialdia. Ozzinema Zineklubaren zuzendaritza duen zinemaldia hilaren 15era arte luzatuko da, eta Urraketak argira lelopean gauzatuko dute. Ondoko gaiak landuko dituzten 14 film -bost film luze eta bederatzi film labur- erakutsiko dituzte: etxebizitzarako eskubidea, feminismoa, LGTBI kolektiboa, indarkeria politikoa, migrazioa eta ekologismoa.
Gaur, besteak beste, Zona Wao (Nagore Eceiza) egongo da ikusgai.