Ekitaldiak kargatzen

‘Punkaren beste aldea’ (Perlata, 2023) dokumentalaren emanaldia.

Jesusi Etxeberriak Arrasateko musika eszenari egin dion ekarpena balioan jartzen du lanak. 50 urtez ibili da musikako klaseak ematen, musika hezkuntza, pianoa, gitarra, baxua…erakutsi izan du 70 urterekin jubilatu zen arte. Bere erakusteko modua berezia eta bakarra izan da, ikasle bakoitzaren neurrira lantzen zituen baladak zein punk abestiak. 50 urterekin gitarra elektrikoa hartu eta musikaren lehen urratsak ematen lagundu zien hainbat eta hainbat gazteri, besteak beste, Perlata musika taldeko kideei.

Txaro Bolinagak (besteak beste Perlatako bateria-jotzailea, Jesusi Etxebarriaren lehengusua) aurkeztuko du saioa.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top