Ekitaldiak kargatzen

“Nahikoa da!” aldarrikatuko du Orbain Kultur Elkarteak, maiatzean

Israel Gazan egiten ari den genozidioak ez du etenik, eta nazioarteko geopolitika kolokan dago. Bada, gaia gertutik jorratzeko asmoz, gaur, maiatzak 7, hiru film labur pantailaratuko ditu “nahikoa da!” erregutuz: “Orbain Kultur Elkartearentzat konponbide iraunkorra behar da Palestina historikoaren barruan eta kanpoan dauden errefuxiatu palestinar guztientzat, eta, azkenean, duela 75 urtetik aldarrikatzen duten itzulera-eskubidea onartua izatea”.

Ohi bezala, 19:00etan hasiko dute saioa, eta ikusgai izango dira Gaza (Carles Bover Martínez eta Julio Pérez del Campo, 2018), Gaza, jóvenes bajo la ocupación (Armelle Loiseau eta Agnez Varraine-Leca, 2022) eta Yala (Carlo Dúrsi, 2020) film laburrak.

Esther Muñoz BDZ! Araba elkarteko kidea izango da gonbidatua.

Doku-Mental zikloa-maiatza-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top