Otsaileko egitaraua argitu du Bilboko FAS Zineklubak. Indautxuko erdigunean kokatutako Carmen aretora hurbilduko direnek film luze, labur eta gonbidatuen tertuliez gozatzeko parada izango dute, Fas Zineklubaren eskutik. 2020ko ikasturtetik, gainera, zinemazaleek zaharberritutako aretoa dute etxe, izan ere, pandemiaren eraginez hilabete luzez itxita izan eta erreformak egiteko baliatu zuten arduradunek. 164 eserleku ditu orain egoitza berriak.
Gaur ikusgai izango da: The Duelists (Ridley Scott, 1977) + Ohiko Batzar Nagusia