Ekitaldiak kargatzen

Otsaileko egitaraua argitu du Bilboko FAS Zineklubak. Indautxuko erdigunean kokatutako Carmen aretora hurbilduko direnek film luze, labur eta gonbidatuen tertuliez gozatzeko parada izango dute, Fas Zineklubaren eskutik. 2020ko ikasturtetik, gainera, zinemazaleek zaharberritutako aretoa dute etxe, izan ere, pandemiaren eraginez hilabete luzez itxita izan eta erreformak egiteko baliatu zuten arduradunek. 164 eserleku ditu orain egoitza berriak.

Gaur ikusgai izango da: En la alcoba del sultán (Javier Rebollo, 2024) + XII KORTeN!: Habana Glass (Aitor Mendilibar eta Jon Aramendi, 2023)

Gonbidatuak: Javier Rebollo, Aitor Mendilibar eta Jon Aramendi

 

en la alcoba del sultan-fas zinekluba-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top