Ekitaldiak kargatzen

FAS Zineklub bilbotarrak martxoko egitaraua prest du. Lau saiok osatuko dute egitaraua, tartean, Gena Rowlands aktoreari eskainitako atzera begirakoaren jarraipenak. Americana Film Festekin elkarlanean antolatutako proiekzioa ere hartuko du Trueba zinema aretoak. Ohi bezala, ZINEAn sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu.

Gaur Bird (Andrea Arnold, 2024) egongo da ikusgai: 12 urteko Bailey gaztea Kent iparraldeko etxe okupatu batean bizi da Bug aita ezkongabearekin eta Hunter anaiarekin. Bugek ez du denbora asko bere semeentzat eta Bailey, pubertarora iristear, arreta eta abentura bila ibili ohi da bere kasa.

Gonbidatua: Juanjo Ortiz

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top