EMANALDIA | Fas Zinekluba: ‘Abiding Nowhere’ eta ‘Los invitados de Amaia’
25 martxoa @ 19:45 - 21:30
FAS Zineklub bilbotarrak martxoko egitaraua prest du. Lau saiok osatuko dute egitaraua, tartean, Gena Rowlands aktoreari eskainitako atzera begirakoaren jarraipenak. Americana Film Festekin elkarlanean antolatutako proiekzioa ere hartuko du Trueba zinema aretoak. Ohi bezala, ZINEAn sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu.
Gaur Abiding Nowhere (Tsai Ming Liang, 2024) film tailandaiarra eta Los invitados de Amaia (George Todria) film laburra emango dituzte.