BBK Salak zinemarekin hitzordu berria estreinatu du asteburuan: ‘Familian gozatzeko zinema’ zikloa, izenak berak adierazten duen bezala, zinema-aretoetan “txikitan sentitu genituen emozioak belaunaldi berriekin partekatzeko” helburuarekin. Imajinario kolektiboko klasiko bihurtu diren zintak izango dira ikusgai, igande goizez eta doan.