Ekitaldiak kargatzen

Euskal zinema zikloa Urbilen. Donostia Zinemaldiaren eta Zinemira sailaren babesle den Urbil Merkatal Zentroarekin sinaturiko lankidetzaren ondorioz, euskal zinemaren ziklo bat eskainiko da Cinesa Urbil espazioan, bertako zinema-aretoetan. Programazioak lau euskal ekoizpen bilduko ditu; Irizar Sariaren irabazleak laurak, azken aldiko euskal zinema garaikideko titulu arrakastatsuenetakoak.

Isabel Herguera zuzendari eta artista bisual donostiarraren animaziozko Sultanaren Ametsa (2023) lan feminista 71. Donostia Zinemaldiko sail ofizialean -eta baita nazioarteko hainbat jaialditan- lehiatu ostean iritsi zen Hego Euskal Herriko zinema aretoetara, 2023ko azaroaren 17an.

Ines protagonista amets egiteko gai ez den gazte donostiar bat da. Ezustean, Sultanaren ametsa liburua topatuko du, non Emakumeen Lurraldea deskribatzen den. Bertan, emakume guztiak zientzialariak dira eta botere osoa dute, eta gizonak, beren ezjakintasuna dela-eta, etxean giltzapetuta daude. Literatura utopiko feministaren obra klasiko honek eta haren autore Begum Rokeya Hossain idazle eta aktibista musulmanak txundituta, Inések Indian zeharreko bidaia iniziatiko bati ekingo dio autorearen urratsen atzetik, Emakumeen Lurraldearen bila.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top