Euskal zinema zikloa Urbilen. Donostia Zinemaldiaren eta Zinemira sailaren babesle den Urbil Merkatal Zentroarekin sinaturiko lankidetzaren ondorioz, euskal zinemaren ziklo bat eskainiko da Cinesa Urbil espazioan, bertako zinema-aretoetan. Programazioak lau euskal ekoizpen bilduko ditu; Irizar Sariaren irabazleak laurak, azken aldiko euskal zinema garaikideko titulu arrakastatsuenetakoak.
Ane(David Pérez Sañudo, 2020) thriller generoaren elementuekin gorpuztutako drama bat da, 2009an euskal gizartean oso presente egon ziren AHTaren aurkako ekintzen testuinguruan girotutakoa. Gasteizko fikziozko auzo batean bizi den familia bateko kideak ditu protagonista, eta filmaren helburua komunikazioari buruzko hausnarketa egitea izan dela aitortu digu zuzendariak. Kaleko giroak gaiztutako egunerokoan, Lide eta Ane ama-alaben arteko harremana du oinarri ikus-entzunezkoak.
Estreinaldirako etxea izan zuen Donostia Zinemaldian bertan Euskal Gidoi Onenaren eta Euskal Zinemaren Irizar sariak eskuratuz hasi zuen ibilbidea. Horren ostean, David Perez Sañudoren proposamena bost kategoriatan izan zen hautagai Goya sarietan, eta horietatik hiru eskuratu zituen. Halaber, Gasteizen ospatu zuten Euskal Zinemaren 37. Asteko garaikur nagusia lortu zuen.