Ekitaldiak kargatzen

Hamarkada beteko du Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak. “Garrantzia sozial handiko bost emanaldi” prestatu ditu Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak 2024ko ediziorako. Hamargarren urteurrena ospatuko dute urriaren 21etik 25era, eta aurrenekoz, Dokumental Onenarentzako Publikoaren Saria banatuko dute, 2.000 euroko oparia dakarrena. Gasteizko Vital Fundazioak antolatuta, egoitzan bertan egingo dituzte saioak. 19:30ean hasita, filmak ikusi aurretik aurkezpen txikitxo bat egingo du gonbidatu berezi batek, eta ostean, solasaldirako tartea egongo da ere. Sarrera doan da, edukiera bete arte.

Raul de la Fuente zinemagile nafarrak Iñaki eta Nico Williams anaiei eta beren familiari buruzko Williamstarrak dokumentalak abiatuko du, gaur, 10. edizioa. 72. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean estreinatu da berriki, eta bi kontinente, bi errealitate eta kulturaren arteko zubi-lana du ardatz.

Gaur, Jone Ibarretxe de la Calek eta Nere Falagan Martinek lau eskutara zuzendu duten Hau ez da Hollywood eskainiko dute. Ibarretxe anaien (hots, egilearen aita Josemi eta bi osabak) argi-itzalak aztertu dituzte bertan: euskal ikus-entzunezkoen aitzindari horiekin egon ziren aktore eta zinemagileei egindako elkarrizketak biltzen ditu hiru anaiak erretratatzeko.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top