Ekitaldiak kargatzen

Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren azken edizioa aurkeztu dute. 2021ean abiatu zuen Euskadiko Filmategiak ekimena, eta ordutik 50 zuzendari baino gehiagoren lanak pantailaratu dituzte. Aurten, bosgarren eta azken edizioa ospatuko dute, 12 film eskainiz.

Gaur ikusgai egongo da: Polaris (Ainara Vera, 2022). Hayat Artikoko marinel aditua da. Lana dela eta, gainerako gizakiengandik eta Frantziako familiarengandik urrun nabigatu behar izaten du. Baina Leila ahizpa gazteenak Inaya umetxoa izaten duenean, hankaz gora jartzen dira beren munduak. Iparrizarrak gidatuta Hayatek familiaren patuari aurre egiteko egingo duen bidaia ezagutuko dugu.

Euskal emakume zinemagileak 2025-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top