EMANALDIA | Euskal emakume zinemagileak: ‘Cinco lobitos’ (Gasteiz)
2024/11/14 @ 19:00 - 21:00
‘Euskal Emakume Zinemagileak’ zikloaren 4. edizioa aurkeztu du Euskadiko Filmategiak. 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadaren hasieran jaiotako zuzendarien hamaika film eskainiko dituzte, urrian hasi eta abendura bitartean. Egileek beraiek hautatutako eta aurkeztutako dokumentalak eta fikzioak izango dira ikusgai Tabakaleran (Donostia) eta Artium Museoan (Gasteiz).
Gaur, Cinco lobitos (Alauda Ruiz de Azua, 2023) filma emango dute Gasteizko Artium Museoan.