EMANALDIA | Euskal emakume zinemagileak: ‘918 gau’ (Gasteiz)
2024/11/21 @ 19:00 - 21:00
‘Euskal Emakume Zinemagileak’ zikloaren 4. edizioa aurkeztu du Euskadiko Filmategiak. 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadaren hasieran jaiotako zuzendarien hamaika film eskainiko dituzte, urrian hasi eta abendura bitartean. Egileek beraiek hautatutako eta aurkeztutako dokumentalak eta fikzioak izango dira ikusgai Tabakaleran (Donostia) eta Artium Museoan (Gasteiz).
Gaur, 918 gau (Arantza Santesteban, 2021) filma emango dute Gasteizko Artium Museoan.