Ekitaldiak kargatzen

‘The Tower’ (Mats Grorud, 2018) animaziozko filma.

Beirut, Libano, gaur egun. Wardi neska palestinar bat da, hamaika urtekoa, eta bere familiarekin bizi da jaio zeneko errefuxiatuen esparruan. Bere birraitona maitea, Sidi, bertan ezarritako aurrenetako bat izan zen, 1948an bere etxetik bota zutenetik. Sirik bere bilobari Galileako haren etxe zaharraren giltzak ematen dizkion egunean, neska beldur da hark ez ote duen galdu egunen batean itzultzeko itxaropena. Esparruan, aitonarengan itxaropena pizten saiatu bitartean, testigantzak jasotzen dihardu Wardik belaunaldi batek baino gehiagok osatutako bere senideen artean.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin lankidetzan atondutako saioa izango da, euskarazko azpitituluekin. UNRWA Euskadi elkarteko kidea den Macarena Arrieta gonbidatuko dute osteko solasaldira; sarrera doan da.

 

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top