‘Los Colonos’ (Felipe Gálvez, 2023) film txletarra.
Txile, XX. mendearen hasieran. Lurjabe aberats batek hiru zaldiko kontratatuko ditu bere jabetza zabal-zabalaren perimetroa mugatu eta Patagonia handian zehar Ozeano Atlantikorako bide bat irekitzeko. Txileko mestizo gazte batez, mertzenario amerikar batez eta teniente britainiar ausart batez osatutako espedizio hori erasoaldi “zibilizatzaile” bihurtuko da laster.
KRITIKA | LOS COLONOS: Odolez bustita dago etorkizuneko Txile
Tabakalerako Ikusmira Berriak programan egoiliar dabilen Felipe Gálvez zinemagile txiletarrak bertatik bertara aurkeztuko du bere lana Trueba aretoan.