Paul Zinnard musikariari jarraituz, Clean Cut And Rude diskoan barneratutako eta filmari izena ematen dion abestiaren jaiotza ezagutuko dute ikus-entzuleek. Beste musikari, ekoizle ingeniari eta industriako profesionalei egindako elkarrizketak, horien hausnarketak, anekdotak eta esperientziak jaso ditu Muñizek; zinemagileak emanaldiaren osteko solasaldian parte hartuko du gainera, bideo dei bidez.