Lurra bezala, gure barrua ere geruza eta estratu ezberdinez osatuta dago, gure nortasuna eratzen eta gure bizitzaren historia kontatzen dutenak. Zein zirkunstantziek hartzen dute parte prozesu horretan? Zerk bihurtzen gaitu garen hori? Sei emakume trans Leongo herri txiki batera joango dira, paisaia ezohikoak eta beren nortasunaren nondik norakoak aztertzeko. Talde gisa batzen dituen horri buruzko erantzunak bilatuz, haien desberdintasunei aurre egiten ikasiko dute. Orainaldiko erradiografia bat, iraganera begiratzen duena eta etorkizunera proiektatzen dena, bakarrak eta errepikaezinak izateko aukera paregabea ospatuz.