EMANALDIA | CIMASUB Tour 23/24 zirkuitu ibiltaria, Azpeitian
2024/04/10 @ 19:00 - 21:30
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, laugarrenez Azpeitian
Azpeitiko Udalaren babespean, hiru saio izango ditu CIMASUB – Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren zirkuitu ibiltariak herrian: 23 film labur eta 3 dokumental proiektatuko dituzte, Soreasu Antzokian. Pantailaratuko dituzten lanek itsasoarekiko pasioa islatzen dutela zehaztu dute antolatzaileek: “Beren artearen bidez, ozeanoen edertasun bikaina eta degradazio larrigarria erakusten dituzte. Zinegile horiek gizateriak Lurreko biziraupenerako bizi-ekosistema batean egiten duen presioa azpimarratzen dute”. Tartean, euskal ekoizpen bat erakutsiko da, Sara Lizartza gipuzkoarrak eta Cesare Maglioni italiarrak sortutako Itsaso Biziafilm laburra.