Ekitaldiak kargatzen

CIMASUB – Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak 48. Edizioa ospatuko du datorren azaroaren 21tik 23ra bitartean. Urtero bezala, egitarau zabala atondu dute, filmen proiekzioak, Txikiziklo Submarino topaketa eta hainbat argazki erakusketa hartuko dituena.

  • Azaroak 22, ostirala – 2. saioa (110 min)

Bigarren jardunaldiak itsas kontserbazioa eta jasangarritasuna izango ditu ardatz, eta ozeanoek klima-aldaketaren, baliabideen gehiegizko ustiapenaren eta kutsaduraren ondorioz dituzten erronkei helduko diete. Film hauek gure itsasoen etorkizunari eta itsasoak babesteko neurriak hartzearen garrantziari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaituzte.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top