Ekitaldiak kargatzen

‘Bizkarsoro’ filma, Plentziako udako zinema zikloan. Plentziako Udalak Josu Martinezek zuzendutako Bizkarsoro (2023) filmarekin agurtuko du udako gauetarako prestatutako zinema zikloa. Abuztuaren 6an, 22:00etan hasiko da saioa, Eleiz enparantzan.

1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute Bizkarsoro filma, besteak beste 2024ko Ikus-entzunezko Argia Sariarekin aitortu dutena. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarrituta, XX. mendeari errepaso soziopolitiko, ekonomiko, kultural eta linguistikoa eman dio Martinezek, euskara jomugan duen oldarraldia aspalditik datorren auzia dela erakutsiz. Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro, eta bertako biztanleak, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira.

KRITIKA | BIZKARSORO: Euskara behar du herriak

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top