EMANALDIA | Bilboko FAS Zinekluba: ‘Return To Dust’ (2022)
2024/06/04 @ 19:45 - 22:00
Ekaineko egitaraua prest du Bilboko Fas Zineklubak. Ekainaren 4an Yin ru chen yan / Return To Dust (Li Ruijun, 2022) filma pantailaratuko dute: Ma eta Cao dira lan honetako protagonistak. Ma apal eta xumea eta Cao lotsatia, beren familiengandik kanporatuak izan dira eta senar-emazte itunduak gisa elkartu dituzte. Indarrak batu eta bizitzeko etxe bat eraikitzeko unea dute orain, zoritxarraren erdian, aurrera egiteko elkarren babesleku bilakatzen doazen bitartean.