Ekitaldiak kargatzen

‘Bella Ciao, Song of Rebellion’ filma, apirilaren 25a gogoratzeko

1945ean, Erroma (eta Italia) nazien okupaziotik askatu zuten partigiani-ek, CLNA – Comitato di Liberazione Nazionale Alta Italia erakundeak gidatuta. Ordutik Festa della liberazione izenez ezaguna den festak nazioartean oihartzuna du, eta gurean ere izaten dira propio antolatutako ekitaldiak. Donostian, adibidez, Italia Txiki Elkartearen ekimenez, urtero izaten dute gogoan apirilaren 25 hura. 79. urteurrena ospatuko dute aurten, eta horretarako, mundu osoan erresistentzia-ikur bilakatu den Bella Ciao kantari buruzko dokumentala eskainiko dute, A.N.P.I. Spagna – Guido Picelli elkartearekin elkarlanean: Bella Ciao, Song of Rebellion (Giulia Giapponesi, 2022).

Gerra, faxismoa, erresistentzia, partigiani-en borroka etab. ditu dokumentalak hizpide, baina batez ere, ereserki bilakatu den doinuaren jatorria, historia eta hipotesiak. Horretarako, Giapponesi zinemagileak ikerketa abiatu du, artxiboetan bilatuz eta elkarrizketak eginez.

25-aprile-2024-donostia-italiatxiki-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top