Novanima Productions-ek ekoiztu eta Kanaldude Telebistak koproduzitutako filmak 67 minutuko iraupena dauka, eta elikadura, transmisioa edota lurraren jabegoa bezalako gaiak lantzen ditu. Zukugailua elkarteak antolatutako Kitrikoketa idazketa-tailerrean parte hartu zuten bi zuzendariek iaz, beren proiektua garatzeko asmoz; lana euskaraz zein frantsesez errodatuta dago.
Artzain soil – Bergère Sans Terre filmaren sinopsia: Hurrengo neguan Maina Chassecent gazea ez da gehiago artzain soil izango. Akabo bere bizimodu ibiltaria, etengabean bizitoki berri bat bilatzea, bere lurrak nahi bezala kudeatzearen ezintasuna. Maina instalatzen da, bere lurraldean sustraitzeko asmoz eta berak nahi laborantza mota eramateko prest. Ideiak argi baditu ere, instalazioan zehar hainbat sorpresa suertatuko zaizkio.