Pello Sarasuak zuzendu eta Arteman Komunikazio Agentziak ekoiztutako Arantzazu 36 zm, 5 mende, herri 1dokumentalak hainbat emanaldi izango ditu apirilean eta martxoan. Arantzazuko ekarpen sozial, kultural eta espiritualei buruzko irakurketa intimoa jasotzen du, eta zazpi frantziskotarren parte-hartzearekin zein Arantzazurekin modu batean edo bestean harreman esanguratsua izan duten hainbat pertsonen hitzekin osatu dute.