Ekitaldiak kargatzen

Nestor Basterretxea omenduko dute. Maiatzaren 6an 100 urte bete dira Nestor Basterretxea artista jaio zenetik, eta haren ekarpena aldarrikatzeko asmoz, Euskal Herri osoan zehar programa, ziklo eta erakusketa bereziak antolatu dituzte. Hain zuzen ere, 20 kultur erakunde eta entitate baino gehiagok bat egin dute XX. mendeko bigarren erdiko lengoaia plastiko eta bisualen berritzaile nagusietako bat izan zenaren ondarea zabaldu eta gogorarazteko.

Gaur, Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan, Ama Lur (1968) dokumentala emango dute. Lurraren eta gizakiaren ikuspuntu propioa azaltzen du lanak, ehun menderen ondoren kokapen berean herri bezala gauzatu den eta bizimodu aktiboa eginez bere nortasuna garatu duen herriarena.

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top