Ekitaldiak kargatzen

2024ko AIFF Aquariumeko Itsas Film Festibala, martxan da. Hirugarren urtez, Donostiako Aquariumeko Itsas Zinemaren Jaialdiak sei eguneko iraupena izango du. Aste Nagusiarekin bat eginez, gaur bertan abiatuko dute 2024ko edizioa, eta hilaren 17ra bitartean, zinemazaleek ozeanoa ardatz duten film onenen emanaldiez gozatzeko aukera izango dute, 12:00etan, Aquariumeko auditorioan. Urrutiko lurrak, itsasoko espezie berriak zein istorio ikusgarrienak ezagutzeko tartea egongo da aurten bereziki.

Gaur CIMASUB – Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren baitako aukeraketa bat eskainiko dute. Mundu osoko argazkilarien eta bideogileen artearen bidez, ozeanoen edertasun bikaina eta haien degradazio lazgarria erakusten dira. Zinemagile hauek gizakiak Lurreko bizitza guztiarentzat ezinbestekoa den ekosistema baten gainean egiten duen presioa azpimarratzen dute.

AFF Aquiariumeko Itsas Festibala 2024-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top