Zinemastea mostraren 41. edizioa. Iazko ediziora arte Gasteizko Euskal Zinemaren Astea lez ezaguna izan den mostrak urtarrilaren 24tik 31ra bitartean ospatuko du 2025eko ekitaldia Zinemastea izenpean, bederatzi film pantailaratuko dituzte Vital Fundazioa Kulturunean.
Nevenka Fernándezen benetako kasuan sakontzen duen film luzea da Soy Nevenka (Iciar Bollain), Espainiako politikan sexu-jazarpenaren inguruko lehenengo kasu publikoan. Sentsibilitatea eta zorroztasuna uztartzen ditu lanak, emakumeen eskubideen aldeko borrokan mugarri izan zen historiari ahotsa emateko.