Ekitaldiak kargatzen

Zinemastea mostraren 41. edizioa. Iazko ediziora arte Gasteizko Euskal Zinemaren Astea lez ezaguna izan den mostrak urtarrilaren 24tik 31ra bitartean ospatuko du 2025eko ekitaldia Zinemastea izenpean, bederatzi film pantailaratuko dituzte Vital Fundazioa Kulturunean.

Gaur, Andrea Jaurrietaren Nina erakutsiko dute, Patricia López Arnaiz protagonista duen anbizio handiko filma: Ninak haurtzaroko herrira itzultzea erabaki du, kostaldera, eskopeta bat daramala poltsan eta helburu finko batekin: Pedroz mendekatzea, herriak orain omendu egiten duen idazle ospetsuaz. Jaioterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta Blas haurtzaroko lagunarekin berriz elkartzean, zalantzak iango ditu mendekua ote den aukera bakarra.

Nina-errodatzen-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top