Zinemastea mostraren 41. edizioa. Iazko ediziora arte Gasteizko Euskal Zinemaren Astea lez ezaguna izan den mostrak urtarrilaren 24tik 31ra bitartean ospatuko du 2025eko ekitaldia Zinemastea izenpean, bederatzi film pantailaratuko dituzte Vital Fundazioa Kulturunean.
Gaur, Daniel M. Caneirok zuzendutako Deviant egongo da ikusgai: Javier, 45 urteko gizon ezkondua eta bizitza monotonokoa, lagun batek tentatzen du hitzorduen aplikazio bat probatzeko. Bertan, Mónica gaztea ezagutuko du, eta neska horrek mezu lizunen eta argazki ausarten bitartez liluratuko du. Mónicak gau erromantiko bat elkarrekin pasatzera gonbidatzen duenean, baietz esan eta bere etxera joango da Javier eta Oscarren tranpan eroriko da. Oscar mendeku irrika duen soziopata bat da.