Ekitaldiak kargatzen

EQZEk ate-irekien jardunaldia prestatu du. Elias Querejeta Zine Eskola barrutik ezagutu nahi dutenek horretarako aukera izango dute abenduaren 13an. Ate irekien jardunaldia iragarri dute, bereziki, lurraldeko unibertsitateko eta ikus-entzunezko alorreko formakuntza zentroetako ikasleei zuzendutakoa.

Ikasketa zentroaren jarduera eta ekoizpen zinematografikoa zein ikertzailea ikustaraztea da programaren helburua, eskaintzen duen proiektua eta formakuntza-proposamena ezagutarazteko.

“Hipotesien aldia”ren barruan kokatu dute ate-irekien jardunaldia eta 10:00etatik 19:30era gauzatuko da. Izena eman nahi dutenek online egin dezakete, ondoko estekan.

eqze-ate-irekiak-2024-zinea

Like This Post? Share It With Others!

Go to Top