DEIALDIA | NEST Sailean izena emateko epea zabalik

Donostia Zinemaldiko Nest sailean izena emateko aukera, ekainaren 3tik aurrera. 2024ko deialdia ekainaren 3an zabalduko dute, eta uztailaren 3ra arteko epea izango da lanak aurkezteko, ondoko estekan. Eskola bakoitzak gehienez ere hiru film labur aurkeztu ahalko ditu, beti ere, Zinemaldiaren aurreko hamabi hiletan ekoitzi badira, eta epaimahaiak hautatutako lanen artean, 10.000 euroko NEST Saria banatuko dute.

EPEMUGA | III. Doklab formakuntza programaren izen-ematea

Doklab formakuntza programak III. edizioko izen-ematea ireki du Bi edizioren ostean, egonkortuta aurkeztu dute Doklab formakuntza programaren deialdi berria. Espainiar lurraldeko eta Latinoamerikako zinemagile berriei zuzenduta dago bereziki, dokumentalgintzaren indarra eta balioa ulertzen eta sinesten dutenei espresuki. Izen-ematea webgunetik bertatik egin behar da, ekainaren 15a baino lehen, eta aurre aukeraketa astebeteren bueltan iragarriko dute. Horien arduradunek (pertsona batek edo bik osatuta) berehala eskatutako dokumentazioa bidali beharko dute.

EPEMUGA | 72. Donostia Zinemaldia, izen-ematea

Sail orokorretan eta Culinary Zinema atalean parte hartzeko deialdia. Irailaren 20tik 28ra bitartean egingo da 72. edizioa, eta bertan lehiatuko edo erakutsiko dituzten filmak proposatzeko deialdia zabaldu dute. Sail orokorretan eta Culinary Zinema atalean parte hartu nahi dutenek online izen-ematea gauzatzeko aukera dute. Jaialdiaren webgunean bildu dituzte parte-hartze oinarriak, sail ezberdinen arautegiak eta inskripzio formularioa. 2024ko ekainaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak.

EPEMUGA | Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren 13. deialdia

Donostia Zinemaldia Tabakalera | Andre Zigarrogileen Plaza, 3. solairua,Donostia - San Sebastian,Gipuzkoa,Spain

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren deialdiaren epemuga. Aurtengoa hamahirugarren edizioa izango da,  irailaren 23tik 25era egingo dute, eta hautatutako proiektuak aurrez grabatutako pitching baten bidez eta bileren bidez aurkezten dira filma ekoizten eta zuzentzen dutenen, eta bazkide izan daitezkeenen artean.

EPEMUGA | ‘Loterías Film Laburren lehiaketa

Donostia Zinemaldia Tabakalera | Andre Zigarrogileen Plaza, 3. solairua,Donostia - San Sebastian,Gipuzkoa,Spain

Gizarte-gaiei buruzko film laburrak, Donostia Zinemaldian Kulturarekin duen konpromisoa berresteko asmoz, Loterías y Apuestas del Estado (SELAE) erakundeak akordioa sinatu du Donostia Zinemaldiarekin. Elkarlanari esker, zinema jaialdiak gizarte-gaiei buruzko film laburren lehiaketa hartuko du, hasiera batean, hiru urtez. Mezu positibo eta itxaropentsuak zabaltzeko ikus-entzunezko bitartekoak erabiltzea du egitasmoak helburu, eta mezuok aberastasuna birbanatzea, desparekotasunak ezabatzea eta gizarte-justizia sustatuko dituzte. Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek ekainaren 17ra

EPEMUGA | Eusko Label mikrofilm laburren II. lehiaketa

Bigarrenez ireki du Donostia Zinemaldiak Eusko Label deialdia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako produktuak zinemaren bitartez zabaldu, eta bertako nekazaritza, abeltzaintza zein arrantza jasangarria bultzatzeko eta ezagutarazteko asmoz, Donostia Zinemaldiak Eusko Label mikrofilm laburren bigarren deialdia iragarri du. Eusko Jaurlaritzarekin batera -HAZI Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren enpresa publikoaren bidez- antolatutako lehiaketa da, eta 6.000 euro eta 4.000 euroko sari bana banatuko dituzte. Gehienez hiru

EMANALDIA | Doku-Mental zikloa: ‘Sedimentos’ (2021)

Orbain Kultur Elkartea Navarro Villoslada Kalea, 8,Gasteiz,Araba

Uda aurretiko azken zinema proposamenak, Gasteizko Orbain Kultur Elkartean. Ekainaren 18n Adrián Silvestrek zuzendutako eta sei emakume trans-en bidaia abiapuntu duen Sedimentos (2021) lana pantailaratuko dute. Lurra bezala, gure barrua ere geruza eta estratu ezberdinez osatuta dago, gure nortasuna eratzen eta gure bizitzaren historia kontatzen dutenak. Zein zirkunstantziek hartzen dute parte prozesu horretan? Zerk bihurtzen gaitu garen hori? Sei emakume trans Leongo herri txiki batera joango

EMANALDIA | Bilboko FAS Zinekluba: Frantziako zinema mutuaren aitzindariak

El Carmen aretoa Indautxu Plaza,Bilbo,Bizkaia

Ekaineko egitaraua prest du Bilboko Fas Zineklubak. Ekainaren 18an Frantziako zinema mutuaren aitzindariak (Alice Guy, Germaine Dulac) zinema mutuko saioa egingo da, Josetxo Fernandez de Ortega piano-jotzailearen zuzeneko interpretazioarekin. (H)emen Elkartearekin eta Institut Françaisekin elkarlanean antolatutako saioa.

MAHAI-INGURUA | Elkarrekin Sortzen taldeko euskal zinemagileak

BBK Aretoa Gran Vía López de Haro, 19-21,Bilbo,Bizkaia,Spain

Elkarrekin Sortzen taldeko euskal zinemagileekin mahai-ingurua. Bilboren bihotzean kokatutako eta emakume zinemagileen sorleku den Etxe Betea proiektuaren baitan, Elkarrekin Sortzen lan-taldeko kideek mahai-ingurua eskainiko dute ekainaren 20an, BBK Aretoko Sasoiko espazioan. Beren esperientzietatik abiatuta, zinema bera, inprobisazioa eta filmak egiteko prozesua -filmazioaren aurretiko zereginak, bitartekoak eta ondorengoak- izango dituzte hizketagai. Itxaso Diaz (Cuatro Días opera prima) Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegi (Beldurra film luzea) Itziar Lamarka (Ez da lurrik opera prima) Mikele Landa (Senda opera prima)

TAILERRA | Gazteentzako zinema tailerra, Iruñeko Planetarioan

Iruñeko Planetarioa Sancho Ramirez kalea, z/g 31008 Iruñea, Nafarroa

Gazteentzako zinema tailerra antolatu du Nafarroako Filmategiak. Nafarroako Filmategiak antolatuta, 12 eta 16 urte bitarteko gazteek film laburrak sortzearen prozesuan murgiltzeko aukera izango dute bosgarrenez. Hilaren 24tik 28ra bitartean garatuko da formakuntza-saioa, eta bertan parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute. Iruñeko Planetarioan egingo da tailerra, eta Julio Mazarico gidoilari, zinemagile eta ekoizleak gidatuko du. Azaldu dutenez, egitasmoaren helburua “gazte talde batek film

EMANALDIA | Donostiako Kresala Zinekluba: ‘Linda veut du poulet!’ (2023)

Trueba aretoa Secundino Esnaola Kalea, 2,Donostia,Gipuzkoa

Kresala Zineklubak bi saio iragarri ditu ekainerako. Hilaren 25en Linda veut du poulet! (Chiara Malta eta Sébastien Laudenbach, 2023) filma pantailaratuko dute. Paulette errudun sentitzen da bere alaba Linda bidegabeki zigortu ondoren, eta edozer egingo luke konpentsatzeko. Oilaskoa piperrekin ere egingo luke, baina ez daki kozinatzen. Non aurki dezake du oilo bat, herrialde osoa greban dagoen egunean?

EPEMUGA | Donostia Zinemaldiaren WIP Europa sailerako deialdia

Donostia Zinemaldia Tabakalera | Andre Zigarrogileen Plaza, 3. solairua,Donostia - San Sebastian,Gipuzkoa,Spain

Donostia Zinemaldiaren WIP Europa ataleko deialdiaren epemuga. Gaurko egunera bitartean aurkeztu ahalko dira proiektuak, betiere, egilearen lehen edo bigarren lana badira eta hizkuntza ez hegemonikoren batean filmatuta badaude.  

Go to Top