Datuen erabilpen – politika
Datu-Babesaren gaineko oinarrizko informazioa:
Arduraduna: | ZINEA SORTZEN S.L |
Helburua: | Formularioan zehar jasotako eskaera/informazioa kudeatzea |
Legitimazioa: | Interesatuaren baimena. |
Hartzaileak: | Hirugarren bati ez zaizkio datuak lagako, legez ezarritako egoeran izan ezik. |
Eskubideak: | Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk, ondorengo informazio gehigarrian, azaltzen denari jarraiki. |
Informazio gehigarria: | Informazio gehigarria eta gure webeko datuen babesaren gainean zehaztutakoa kontsulta daitezke. |
PRIBATUTASUN POLITIKARI BURUZKO OHARTARAZPENA
ZINEA SORTZEN SLk webgunea dauka eta bertan bilduta ditu datuak jasotzeko galdetegiak, webgunearen erabiltzaileek erakundearekin harremanetan jartzerik izan dezaten edo/eta beren kontsultak eta iradokizunak bidal ditzaten. Zentzu honetan, datuak babesteko legeriak ezartzen dituen baldintzak eta eskakizunak bete behar ditu eta, xede horrekin, galdetegiaren ondoan ondorengo klausula jaso dezake.
LEHEN MAILAKO INFORMAZIOA
Datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioa | |
Arduraduna: | ZINEA SORTZEN S.L |
Xedea: | Galdetegiaren bidez jasotako eskaria/informazioa kudeatzea. |
Legitimazioa: | Interesdunak emaniko baimena. |
Hartzaileak: | Hirugarren bati ez zaizkio datuak lagako, legez ezarritako egoeran izan ezik. |
Eskubideak: | Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk, ondorengo informazio gehigarrian azaltzen denari jarraiki. |
Informazio gehigarria: | Gure egoitza sozialean kontsulta dezakezu Datuak Babesteari buruzko informazio gehigarri eta zehatza. |
‘Kontrakoa jakinarazten ez diguzun bitartean, ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldarazpen jakinarazteko konpromisoa duzula eta arestian esandako helburuetarako erabiltzeko baimena dugula.
Datuak galdetegi honen bidez jasotzen badira ere, ez bada datuok gordetzeko eta tratatzeko berariazko baiezko eta borondatezko baimena eman, berehala ezabatuko dira eta ez dira ezertarako ere erabiliko.’
LEGE OHARRA
Webgunearen titularrari buruzko informazioa
ZINEA SORTZEN SL (Zinea Sortzen) https://www.hostinet.com domeinuan eta https://www.hostalia.com hostingean kokatuta dagoen webgune honen titularra da.
Webgune honetara sartzea, bertan nabigatzea eta erabiltzea doakoa da, eta sarrera askea da, erabiltzaileak Lege-ohar honen terminoak, indarrean dagoen legeria, ohitura onak eta Interneten barruan ontzat ematen diren portaerak betetzen baditu. Webgunean edo, bere bitartez, beste orrialdeetan sartzean, erabiltzeak berariaz adierazten du ‘Lege-ohar’ hau irakurri eta ulertu duela eta bertan esaten dena onartzen duela. Ematen diren termino eta baldintzak onartu ezik, mesedez, ez ezazu webgunea erabili, Sozietate honek beretzat gordetzen baitu arestian esandako arauak errespetatzen ez dituzten pertsonei webgunera sartzeko sarrera ukatzeko eskubidea.
Datu pertsonalak
ZINEA SORTZEN SLek soilik gordeko ditu webgunearen bidez eta berariaz jarriko diren mekanismoen bidez beren borondatez eman nahiko dizkioten pertsonen datu pertsonalak.
Webgune honetan ezarritako prozeduren bidez beren datu pertsonalak askatasun eta borondate osoz jakinarazten dizkion erabiltzaileak ZINEA SORTZEN SLri berariazko baimena ematen dio datu horiek balia ditzan helburu komertzialetarako soilik eta une bakoitzean izaera pertsonaleko datuen eta informazio gizartearen zerbitzuen alorrean indarrean egongo den legeria errespetatuta. Datuak erabiltzeko baimena ematen ez duen erabiltzaileak ez du ZINEA SORTZEN SLren jakinarazpenik jasoko eta berehala ezabatuko dira erabiltzaile horrek bidalitako komunikazioak, eta txarto jasotakoen multzoan sailkatuko dira.
Edozein erabiltzailek balia ditzake aplikagarri dagoen legeriak datu pertsonaletan sartzeko, datuak zuzentzeko, aurka egiteko eta ezeztatzeko ematen dituen eskubideak. Hori egin nahi badu info@zinea.eus helbide elektronikora idatziz egin beharko du. Halaber, helbide berean eskatzen ahalko du bere eskubideei buruzko informazio zabalagoa.
Erabiltzaileak bere borondatez eta askatasun osoz ZINEA SORTZEN SLri emaniko datu pertsonalak datu-base automatizatuetan metatu ahal izango dira baina erabaki automatizaturik aplikatu gabe. Titulartasuna ZINEA SORTZEN SLrena da eta erakunde honek beretzat hartzen ditu datu-basean gordetzen den informazioaren konfidentzialtasuna, integritatea eta kalitatea bermatzeko neurri teknikoak eta antolakuntza eta segurtasun alorrekoak, Datuen Babeserako 2016/679 Araudi Orokorrean, apirilaren 27koan eta hari lotutako zuzentarauetan ezarritakoarekin ados. Datuak denbora mugagabean gordeko dira eta baimen hori edozein momentutan ezezta daiteke, berariaz jarriko diren mekanismoen bidez.
Erabiltzaileen eta ZINEA SORTZEN SLren arteko komunikazioak ez du kanal segurua erabiltzen eta datuak ez dira zifratuko. Beraz, erabiltzaileei eskatzen zaie Araudi Orokorrak bereziki babestu beharreko datuen multzoan sartzen diren datu pertsonalak ez ematea, segurua ez den kanalean aplikatzen diren segurtasun neurriek hala gomendatzen baitute.
Erabiltzaileak berak bere borondatez jakinaraziko dituen datu pertsonalak ekintza komertzialak sustatzeko baino ez dira erabiliko eta konfidentzialtasun osoz erabiliko dira, hau da, hartu diren helburu bakarrarekin. Helburu horien berri ematen zaio Erabiltzaileari Pribatutasun Politika hau jasotzen duen momentu berean.
Webgune honen bidez jasotako datu pertsonalak erabiltzaileak berak baimena ematen dien agente merkantilei edo bezeroei ematen ahal zaizkie.
Lege-araua
Lege-ohar hau eta webgune honen gainerako eduki guztia une oro aplikagarri dagoen legeriarekin bat eginik egin dira, bereziki Datu Pertsonalak Babesteko Legea eta 34/2002 legea, uztailaren 11koa, Informazio eta Merkataritza elektroniko Gizartearen Zerbitzuen legea, eta edozein momentutan berrikusi eta aldatzen ahalko dira, indarrean dagoen legerian nolabaiteko aldaketa egiten bada. Kasu horretan, eduki berria aplikagarria izango da aldarazpena webgunean argitaratzen den momentuan, eta ikusgarri egongo da webgunearen erabiltzaileentzat.
Webgunea erabiltzea, bertan sartzea eta nabigatzea askea da, baina derrigorrez onartu behar da webgune honen ‘Lege-oharra’ eta Espainiar Estatuan indarrean dagoen legeria.
Esteka-politika
ZINEA SORTZEN SLek ez du bere gain hartzen pertsona erabiltzailea webgune honen bidez sartuko den webguneetako informazioagatiko erantzukizunik.
COOKIEak
Gure webguneak cookieak erabiltzen ditu nabigazioa hobetzeko eta nabigatu duten bisitariei buruzko datu estatistikoak jasotzeko.
Zer dira cookieak?
Delako cookieak gure webgunea bisitatzen denean erabiltzen den ekipoan instalatzen diren testu-agiri txikiak dira eta automatikoki ematen digute bisitariaren gaineko informazioa. Cookie hauek ezin dira birus informatikotzat hartu.
– Ez diote ordenagailuari kalterik egiten, ez dute bere funtzionamendua moteltzen.
– Cookieak ordenagailu zehatz baten nabigatzailearekin lotzen dira (erabiltzaile anonimoa).
– Cookie hauei esker, erregistratu diren erabiltzaileen nabigatzaileak ezagutzen ahal ditugu eta, ondorioz, bisitari hauek ez dute behin eta berriz erregistratu behar izango beraientzat erreserbatutako gune eta zerbitzuetan sartzen direnean.
– Gure webgunean aurki ditzakezun cookieek erabiltzailearen saioa identifikatzeko balio dute (saiorako cookieak) eta aldi baterako cookieak dira, ez dute erabiltzailearen izenik edo beste datu pertsonalik ematen.
– Erabilitako cookie hauek ezin dituzte irakurri beste hornitzaileek sortutako beste cookieak.
– Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake pantailan agertuko den ohartarazpen bidez cookieak instalatuko direla esateko edo disko gogorrean cookieak instalatzea eragozteko.
Gai honi buruzko informazio zabalagoa behar baduzu, mesedez, kontsulta itzazu zure nabigatzailearen jarraibide-orriak.
Gure webguneak bi cookie mota erabiltzen ditu:
– Hirugarren baten Cookieak:
Zure ordenagailuan instalatzen ditu Google Analytics zerbitzuak. Estatistika cookieak dira, eta gure webgunea hobetzeko datuak ezagutzeko aukera ematen digute. Jasotzen diren datu batzuk dira, esate baterako, zenbat bisita jaso diren, bisita horiek nongoak diren, bilaketa egiteko zer hitz erabili diren edo bisitari gehien zer ordu tartean sartu diren. Google Analytics-en pribatutasun politikari buruzko informazio gehiago honako esteka honetan aurki dezakezu: Google Analytics-en cookie politika.
Zure nabigatzailea konfiguratu ahal izango duzu cookie horiek jaso nahi ez badituzu. Horrela egiten baduzu, ez dira instalatuko. Ez baduzu halakorik egiten, instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko dugu.
– Cookie propioak:
Gure webguneak sortzen ditu eta hainbat funtzio ditu:
Kautotze cookieak:
Gure webgunean erregistratu ondoren kautotu diren pertsonak ezagutzeko erabiltzen dira. Cookie hauekin webgunean sarrera mugatua dagoen gunean sartu ahal izango zara. Cookie horiek onartzen ez badira edo ezabatzen badira, webgunera sartzeko pasahitzek ez dute behar bezala funtzionatuko.
Interfazea pertsonalizatzeko cookieak:
Gure webgunean nabigatzeko prozesua errazteko erabiltzen dira. Gure webgunearen alderdi grafiko batzuk automatikoki gogoratzen laguntzen dute. Cookie horiek onartzen ez badira edo ezabatzen badira, gure webgunean nabigatzea ez da horren erraz gertatuko.
Publizitate-cookieak:
Gure webguneko publizitatea pertsonalizatzeko erabiltzen dira, ikusten diren edukien arabera eta iragarkiak erakusten diren maiztasunaren arabera.
Bakoitzaren ohituren araberako publizitatea egiteko cookieak:
Cookie hauek gure erabiltzaileei eta beren portaerari buruzko informazioa metatzen dute, erabilgarri dauden publizitate-guneetan, bisitarientzat interesgarri gerta daitekeen informazioa eskaintzeko.
Gure Cookie politikari buruzko zalantzak badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan (webgunean bertan adierazitako telefonoaren edota helbide elektronikoaren bitartez).
Cookieak nola ezabatu
Zure ordenagailuan erabiltzen duzun nabigatzaile bakoitzean instalatutako cookieak ezaba ditzakezu. Cookieak gu bisitatzeko erabili den nabigatzaile bakoitzean instalatzen dira eta, beraz, nabigatzaile bakoitzean ezabatu beharko dituzu.
Hona hemen nabigatzaile nagusienetan cookieak ezabatzeko informazioa:
- Cookieak Chrome nabigatzailetik kentzeko
- Cookieak Firefox nabigatzailetik kentzeko
- Cookieak Internet Explorer nabigatzailetik kentzeko
- Cookieak Safari nabigatzailetik kendu
- Cookieak Opera nabigatzailetik kentzeko
Cookiei buruzko informazio zabalagoa behar baduzu, irakur itzazu hurrengo agiriak:
Datuen Babeserako Espainiako Agentziak Cookieen erabilerari buruz eginiko gida.
PRIBATUTASUN POLITIKA GIZARTE SAREETAN
Datuak Babesteko Europako 2016/679 Araudia, apirilaren 27koa eta Informazio eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea(LSSI-CE), uztailaren 11koa, betetzeko,
ZINEA SORTZEN S.L.
B20987418
Portuetxe 53 k., 109 bul.
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Enpresak honen bidez jakinarazten du FACEBOOK, TWITTER, GOOGLE +, YOUTUBE eta INSTAGRAM sare sozialetan orrialde bana sortu duela bere aktibitatea ezagutzera emateko eta publizitatea egiteko.
Erabiltzaileak bere datuen erabilera askatasunez eta borondate osoz baimentzearekin batera, tratamendu horretan barnean hartzen ditu bere profilean argitaratutako datu pertsonalak. Erabiltzailea une oro sar daiteke Gizarte Sarearen pribatutasun politiketan eta bere profila konfigura dezake bere pribatutasuna gordetzeko. ZINEA SORTZEN SL erabiltzaileak publiko egiten duen informazioan sar daiteke eta erabil dezake, bereziki harremanetarako erabiltzen duen izena. Datu horiek sare sozialetan baino ez dira erabiliko. Ez dira inolako agiritegitan gordeko.
Erabiltzaileak datuetan sartzeko edo datuak zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak balia ditzake arestian esandako helbidean. Halaber, erabiltzaileak gizarte sareen berezitasunak eta ZINEA SORTZEN SLek sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideen aplikazioari dagokionez dituen mugak ezagutu beharko ditu. Erabiltzaileak horri buruzko zalantzarik balu, sare sozialen berezitasunak kontsulta litzake sare sozial bakoitzaren lege klausuletan.
Erabiltzailea da ZINEA SORTZEN SLren sare sozialetako profiletan argitaratzen den eduki guztiaren erantzulea. Argitaratutako edukia indarrean dagoen legeriarekin bat ez badator, erabiltzailea izango da argitalpen horren erantzule bakarra.
Jarraian, hona hemen gure sare sozialen pribatutasun-politika ezagutzeko estekak: