Kontu kontari

Uxue Arzelus

Jatorrira itzuliz

Badira hainbat filme 30 bat aldiz ikusiak ditudanak. Gehiagotan beharbada. Haurra nintzenean ikusi nituen lehenbizikoz eta etxean genuen zinearekiko zaletasunak bultzatuta, ahizpa eta bion obsesio txikia bihurtzen ziren. Egun filme hauetako elkarrizketa osoak antzezteko gai gara, eta esaldi asko gure leitmotiv bilakatu dira. Filmeen kalitateari dagokionez, denetarik zegoen; zinearen historiako maisulanetatik, Disney faktoriako filmografiara, eta kultuzku zinea osatzen duten istorioetatik, aipatze hutsak lotsarazi egiten nauen

By |2019-05-29T11:35:34+02:0029 maiatza, 2019|

Fikzioa eta errealitatearen artean

Joan den astean film dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen Free solo ikusteko aukera izan nuen. Alex Honnold eskalatzailearen istorio zirraragarria kontatzen du filmak, eta gazte estatubatuarraren Yosemite parkean dagoen El Capitan pareta sokarik gabe eskalatzeko saiakeraren jarraipena egiten du.

By |2020-12-14T13:32:04+02:004 apirila, 2019|

Konfiantzaz

Film baten estreinaldian izan nintzen joan den astean. Ama-alaba baten harremana kontatzen du filmak, denbora luzez kontaktu gutxi eduki ondoren, elkarrekin egun batzuk igaro behar dituztenak.  Aktoreen lanak liluratu egin ninduen: horren naturala zirudien eta aldi berean horren gertukoa, horren identifikagarria. Filma amaitzean lan taldeari galderak egiteko aukera eduki genuen eta bertan argitu zuten bi protagonisten elkarrizketa guztiak inprobisatuak zirela. Zuzendariak eta gainontzeko aktoreek gidoia

By |2018-12-04T13:05:46+02:004 abendua, 2018|

Zine betekada

Bada astebete Donostiako Zinemaldia amaitu zela, eta utzi didan zine betekadaz errekuperatzeko astia izan dut. Ez gaizki ulertu; betekada da bai, baina betekada ona, gustoz jasaten duzuna.

By |2018-10-15T09:25:30+02:009 urria, 2018|

Oporretan

Badirudi zinemak ere oporrak hartzen dituela udan. Eguzkiak burua berotzen digu eta, beraz, ezin dugu gehiegi pentsatu. Hori dela eta, zinema aretoetan ikuslegoari esfortzurik exijitzen ez dioten superheroi, akzio edo komediazko filmak bakarrik eskaintzen dituzte. Ez dakit zein den areto hauek hilabeteotan jasotzen duten ikusle kopurua, baina niri behintzat zinemara joateko gogoa kentzen dit udako programazioak. Urtean zehar ikusi ez ditudan filmen garaia da niretzat

By |2018-08-16T09:48:38+02:0016 abuztua, 2018|

Aurreikuspenak

Inoiz eduki al duzue “déjà vu” sentsazioa film bat amaitzean? Istorioaren nondik norakoak nolabait ezagutzen zenituztenaren sentsazioa? Badira sekuentzia edo plano batzuk filma laburbiltzen dutenak, eta aldi berean istorioa nola amaituko den kontatzen dizkigutenak. Literaturan erabili ohi den katafora figuraren zinema bertsioa izango litzateke, hau da, istorioan azalduko den zerbait aurreratzea. Gidoilariaren eta zuzendariaren arteko elkarlanean ematen den zerbait da, gehienetan filmaren hasiera aldera gertatzen

By |2018-06-28T15:09:10+02:0028 ekaina, 2018|

Maitemintzen zaituzten horietakoak

Badira bi filme azkenaldian buruan darabilzkidanak, Donostiako Zinemaldian ikusi eta azken asteotan berrikusi ditudanak; bata “Call me by your name” filma da, Luca Guadagnino zuzendari italiarrarena, eta bestea “Three Billboards Outside Ebbing, Missouri” Martin McDonagh ingelesarena. Bada, Zinemaldian ikusitako 20 bat filmeetatik igaro diren hilabete hauetan buruan eduki ditudan bi filmak dira, aretoetan noiz estreinatuko zain.

By |2018-02-27T12:40:08+02:0027 otsaila, 2018|

Arrain zopa eta turroi artean

Asko gustatzen zaizkit Gabonak. Gustatu bakarrik ez, Gabonak maite ditut. Iraila amaitzen denean (Donostia Zinemaldia bukatutakoan, zehazki – asko maite dudan garaia, baita ere-), Gabonen zain gelditzen naiz, eta abendua iritsi ahala urduritzen hasten naiz. Ez dakit txikitako oroitzapen onengatik den, Gabonen inguruan sortzen den fantasia puntu horregatik, edo Gabonetan girotutako filmeen xarma dela-eta. Baina Gabonak urtean bitan ospatu beharko liratekela pentsatzen duen horietakoa naiz.

By |2018-01-03T09:58:15+02:003 urtarrila, 2018|
Go to Top