Kontu kontari

Uxue Arzelus

ITZALITA

Zehaztasun guztiekin ezagutzen nuen asteko zinema estreinaldiak zeintzuk ziren; gidoigile, zuzendari edo aktore konkretuen proiektu berriak jarraitzen nituen; jaialdi edo sari banaketa ezberdinetako garaileei buruz irakurri eta informatzen nintzen; azken batean zineak ilusionatu egiten ninduen. Dramatikoegi jarri gabe, azken hilabeteetan ohartu naiz zinemak xarma galdu duela niretzat. Argi daukat aldi baterako zerbait dela, eta itzuliko zaidala filme bat ikusteak sorrarazten zidan irrika, baina egun gogogabe

By |2021-08-24T08:56:56+02:0024 abuztua, 2021|

Haratago doazenak

Joan den astean XVIII. Giza Eskubideen Zinemaldia ospatu zen Donostian. Bertan izan nintzen, barrenak nahastuko zizkidan film bat ikusten egun bakoitzeko. Estimu handia diot zinemaldi horri; zinema entretenimendu hutsa baino gehiago denaren adierazle perfektua da. Ezinezkoa da Giza Eskubideen Zinemaldiko saio batetik sartu zaren bezala irtetea, eta hori zinearen magiaren zati handi bat da. Marokotik datozen gazte migratzaileen istorioak entzun ditugu; mendebaldeko Sahararen egoera ezezagunagoak

By |2021-05-04T10:18:59+02:004 maiatza, 2021|

HITZ EGIN DEZAGUN HAIETAZ

“Ez dago”. Bi hitz horiekin ezabatu zuen zinemaren historiaren zati oso bat. “Ez interesa duenik, behintzat". Nire irakasle baten erantzuna izan zen, hiru urtez haren ikus-entzunezko lengoaiako klaseak entzun ondoren, emakumezko zinegileei buruz hitz egingo ote zuen galdetu nionean. Ez Alice Guy, ez Dorothy Arzner. Ez Agnès Varda edo Chantal Akerman. Ez Barbara Hammer ezta Maya Deren ere. Gizon harentzat ez zuen merezi emakumeek zuzenduriko

By |2021-03-09T11:34:13+02:008 martxoa, 2021|

Kategoria berri bat

Duela gutxi lankide batek galdetu zidan zein zen lokarrarazi zidan azken filma. Pentsatu egin behar izan nuen; ohikoa da etxean ordenagailuko pantaila txikian ikusten ditudan filmekin eta, aste luze baten ondoren, nekearen nekez lokartzea. Baina galderak beste zentzu bat zuen: zein da aspertu zaituen azken filma eta, esna mantentzeko egindako ahalegin guztien ondoren ere, lo kuluxka bat eginarazi dizuna. Bada ohartu naiz, nire kasuan, filmek

By |2020-11-18T10:54:46+02:0018 azaroa, 2020|

AITORREZINAK

Nire gustu zinematografikoak nahiko finkatuta ditut. Estilo zehatz bat atsegin dut, istorio mota konkretu batzuk erakartzen naute eta ohikoa izaten da film bat ikusi baino lehen gustokoa izango dudan edo ez jakitea. Beti dago ezustean hartzen nauen lanen bat; konbentzimendu handirik gabe ikusten ditudan baina zoragarriak iruditzen zaizkidan ikus-entzunezkoak, baina ez da maiz gertatzen.   Esango nuke denok daukagula guretzat eginak diruditen filmeen checklist-a. Ezaugarri

By |2020-07-29T10:30:33+02:0028 uztaila, 2020|

INDARTSU DATOZ 

Azken hilabeteetan zinemara joateko aukerarik ez, eta filmak etxetik eta ‘a la carta’ ikus ditzakezun plataforma horietako baten bazkide egin naiz. Egia esan ez nuen gehiegi espero, denbora-pasa erraz baten bila nenbilen, baina benetan harritu nau; zineetatik igarotzen ez diren altxor ezkutu ugari topatu ditut. Aukeren artean kuxkuxean ibili ostean, opera primetan jarri nuen atentzioa. Zinemagile hasiberriek eginiko filmek erabat erakartzen naute. Diotenez, lehen filman

By |2020-06-02T12:09:09+02:002 ekaina, 2020|

Oroitu gaitezen istorioekin

  Batzuetan ahaztu egiten zait zein garrantzitsuak diren istorioak. Alderdi teknikoek eta espektakulu hutsak itsututa, ez naiz oroitzen film on baten oinarrian, gidoi on bat dagoela. Bost urte igaro ondoren gogoratuko ditudanak istorioak dira; erakarri nautenak, gertukoak ditudanak, nirekin zerikusirik ez izanagatik ere maitemindu egin nautenak. Zinema munduko sari banaketen garai honetan, banatu berri diren Oscar sariek egoera apur bat leundu duten arren, ohartu naiz

By |2020-02-11T15:10:50+02:0011 otsaila, 2020|

Zinemaren indarra

Kultur ekipamendu batean egiten dut lan. Lehen solairuan adineko jendearentzako gela bat dago. Eraikuntza osoko gelarik handi eta argitsuena da. Egurrezko mahai sendoak ditu, aipatu izan digutenaren arabera, horren dira zabalak, dominora jokatzeko batere erosoak ez direla. Alderik alde zeharkatzen duten leihoek zuhaitzez inguratutako plaza erakusten dute, eta kristalezko ate batek terraza txiki batera zarama. Leku goxoa da, jendea bertan gelditu dadin gonbidatzen duen horietako

By |2019-11-13T10:26:45+02:0013 azaroa, 2019|

Aurtengoaren zain

Urtero izaten da FILM bat. Horrela, letra larriz. Zinemaldian ikusten ditudan film guztien artean gailentzen dena. Denbora pasa eta noizean behin burura etortzen zaidana. Ez da film perfektua: gidoiak zati ahulak izan ditzake, muntaiari erritmoa hartzea kostatzen zaio edo egitura aldetik nahasi samarra izan daiteke. Eta, hala ere, Zinemaldiko edizioko filma da. Nirekin gelditzen diren istorioak dira. Altxor txikiak. Eta espero ez dudanean iristen dira,

By |2019-09-24T09:35:46+02:0024 iraila, 2019|

ENTZUTEAREN GARRANTZIA

Askotan kosta egiten zaigu, niri behintzat, ikus-entzunezkoetan entzutearen alderdi horri merezi duen garrantzia ematea. ‘Soinua’ besterik ez da eta, garrantzia irudiak du. Irudiak grabatu eta muntatzeaz arduratzen direnek duten prestigioa, edo eta soinua grabatu eta muntatzeaz arduratzen direnek duten prestigio eza ere baieztapen faltsu baina oso zabaldu horren adierazpide izan daitezke. Bada irudia bezain garrantzitsua da soinua zinemaren munduan. Ez nituzke %50eko proportzioan banatuko, izan

By |2019-07-29T12:25:57+02:0024 uztaila, 2019|
Go to Top