‘Komando marmitako’ film laburrerako aktore bila dabiltza
5 eta 11 urte bitarteko neskak galdegin ditu Mirokutana ekoiztetxeak, eta horiek, ezinbestean euskaraz jakin beharko dute.
5 eta 11 urte bitarteko neskak galdegin ditu Mirokutana ekoiztetxeak, eta horiek, ezinbestean euskaraz jakin beharko dute.
Anekumen, Irati Gorostidik zuzendutako eta Apellaniz y de Sosako Claudia Salcedok ekoitzitakoa, izango da Start Me Up programan parte hartzeko hautatutako azken proiektua. Egoiliar gisa dihardu ere Ikusmira Berriak programako azken edizioan.
Zinema zuzendari beterano eta aktore baten arteko adiskidetasuna izango luke Cerrar los ojos karrantzarraren laugarren film luzeak ardatz, eta Ginés García Millán zein José Coronado lirateke protagonistak. 2023ko Cannesko zinemaldirako prest izatea litzateke asmoa.
Xehetasunak argitzeko informazio-saio berezia ekainaren 28an egingo dute, Europa Creativa bulegoko teknikariek gidatuta. Horrez gain, 2021eko deialdiko bi proiektu onuradun aurkeztuko dituzte ere.
2022ko Laburbira Film Laburren zirkuituak azken emanaldiak non izango diren jakinarazi du. XIX. edizioan hautatutako 9 filmez osatutako bilduma ibiltaria erakutsiko dute.
Mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutaraztea helburu duen Nest saileko film irabazleak proiektatuko dituzte bihar, otsailak 12, Tabakalerako zinema aretoan. 69. Donostia Zinemaldiaren baitan, 20 urte bete zituen ekimenak, eta epaimahaiak nabarmendutako U sumi / In the Woods (Sara Grguric) eta Podul de piatrâ (Artur-Pol Camprubí) lanak izango dira ikusgai.
Oier Oa euskal preso ohiari buruzko Zigor bat gehiago dokumentala sortu dute Bernat Etxepare lizeoko bi ikasle ohik, Kanalduderekin batera, eta BERRIA egunkariaren webgunean estreinatu dute bart.
Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean antolatutako aurtengo Nosferatu zikloa Luis Buñuel zinemagile aragoiarrari eskaini diote, eta honi lotutako euskarazko argitalpena azaroaren 10ean aurkeztuko dute Tabakaleran. Harkaitz Canok idatzi du Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak izeneko liburua.
Azaroaren 11n, mendia eta abentura batzen dituen Mendi Tour mostra ibiltariko filmak ikusteko aukera egongo da Portugaleten, eta Euskal Herriko eta Kantabriako hainbat herritatik igaro ostean, Sopelan emango diote bukaera aurtengo saioei, hilaren 20an. 31 geltokitan 8 mila ikusle izan ditu urtarrilaz geroztik.
ZINEBI Networking. Dokumentalen sorgunea zinema dokumentalaren laugarren foroan zazpi proiektuk parte hartuko dute. Azaroaren 16an eta 17an garatuko da, ZINEBI 63 programaren barruko industria-jardueren baitan, eta irabazleak 10.000 euroko saria jasoko du.