Motzean

Kingsman-Ondarreta-Zinema-Zinea

Donostiako Aste Nagusian, zinema Ondarretan

Su artifizialak bukatutakoan, 23:15ean, festa ez da amaitzen Donostian! Musikaz gain, zinemaz ere gozatzeko aukera izaten da Ondarretako hondartzan. Ostiralera bitarte, haur, gazte zein helduentzako filmak eskainiko dituzte doan, pantaila erraldoian. 00

Euskadiko-Filmategia-Lanpostua-Zinea

Euskadiko Filmategia artxibategiko teknikari baten bila dabil

Euskadiko Filmategiak Urdanibiako (Irun), Oñatiko eta Intxaurrondoko (Donostia) egoitzetan dituen materialak Tabakalerara ekartzeko asmoa du datozen hiletan, urte amaierarako artxibategi bateratua izateko. Horregatik, materialak ekarri aurretik eta ondoren prestatuko, tratatuko eta aztertuko dituen norbaiten bila ari dira. 00

Edgar-Tenembaum-Zinea

Bederatzi euskal ekoizpen etxek jasoko dute Edgard Tenembaumen laguntza

Zineuskadi elkarteak eta Europa Creativa Desk Media Euskadik film luze bat garatzen ala filmatzen ari diren euskal ekoizleentzako aholkularitza saioak antolatu ditu. Proiektuak aurkezteko deialdia zabaldu zuten ekainean, eta orotara bederatzi ekoizpen etxeren proposamenak aukeratu dituzte, irailaren 5etik 7ra, Edgard…

Christofides-Marianna-zinea

Marianna Christofidesek egingo du ikus-entzunezko egonaldia Tabakaleran

2018an Tabakaleran egonaldi artistikoak egingo dituzten norbanako eta proiektuen zerrenda kaleratu dute, eta ikus-entzunezko proiektuei dagokienean, Marianna Christofides greziarraren OLYMP’S SHEDS hautatu dute. Alor guztietako egonaldiak egiteko 500 proposamen jaso dituzte aurten, iaz baino 77 gehiago. 00

Euskadiko-Filmategiaren-Artxiboa-Zinea

Euskadiko Filmategiaren artxibo bateratua Tabakaleran eraikiko dute

Euskadiko Filmategiak urteetan bildutako artxiboak gune bakar batean bateratzeko prozesua abiatu du. Horretarako, artxiboa antolatzeko beharrezkoak diren ekipamendu guztiak eta altzarien produkzio-, horniketa- eta instalazio-lanak esleitzeko deialdia argitaratuko du datozen egunetan. Gehienezko prezioa 206.677,60 euro izango da. +10

Kortxeak-Krispetak-2017-Zinea-04

Badator Kortxeak eta Krispetak zikloaren hirugarren edizioa

Oihaneder Euskarren Etxeak antolatzen duen Kortxeak eta Krispetak zikloaren hirugarren edizioa uztailaren 26tik 29ra luzatuko da, Gasteizko Falerina lorategian. Aurtengoan, gainera, Filmazpit eta Zineleku izango ditu bidelagun, eta emanaldiak zein kontzertuak lau egunez jarraian egingo dituzte. Sarrera doakoa izango da….

Tabakalera-Lantegia-Izua-Zinea

XX. mendeko gatazka traumatikoen inguruko lantegia, Tabakaleran

Uztailaren 18tik 21era, asteartetik ostiralera, Izuaren ondorengo irudia izaneko lantegia eskainiko dute doan Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegian. Goizeko 10:30etik 13:30era luzatuko dira saioak, eta Mikel Zatarain gidoilari eta errealizadoreak gidatuko ditu. XX. mendeko gatazka traumatikoak berrikusteko, zineak auzi horiek nola…

Vanesa-Fernandez-Zinebi-Zinea

Vanesa Fernández Guerra izango da Zinebi jaialdiko zuzendari berria

Datorren urtarrilaren 1etik aurrera, hemezortzi urtez burutu duen kargutik erretiratuko da Ernesto del Río, eta une horretatik aurrera, Vanesa Fernández Guerra (Durango, 1980) izango da Zinebi Nazioarteko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiko zuzendaria. Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea eta EHUko irakaslea da…