Kutsidazu

Kutsidazu 313. ‘THE VILLAGE’

Zuzendaria: M. Night Shyamalan Urtea: 2004 Herrialdea: AEB Iraupena: 108 min. Generoa: Thriller | Drama Pennsylvaniako herri txiki bateko bizilagunak beren bizilekua inguruatzen duen basoan bizi diren izaki beldurgarrien mehatxupean bizi dira. Ondo baino hobeto dakite beren burua salbatzeko arau jakin batzuk zorrotz bete behar dituztela: erakartzen dituelako kolore gorria ikus dezaten saihestea, basotik urrun egotea eta herrixkara hurbiltzen ari direla ohartarazten duen alerta-kanpaiari men egitea.

By |2023-02-10T14:39:37+02:0010 otsaila, 2023|

Kutsidazu 312. ‘GROUNDHOG DAY’

Zuzendaria: Harold Ramis Urtea: 1993 Herrialdea: AEB Iraupena: 101 min. Generoa: Komedia | Fantasia 1887 urteaz geroztik, Punxsutawneyko (Pennsylvania) biztanleek karraskari baten esku uzten dute neguko eguraldiaren iragarpena: Phil izeneko marmota. Bada, Philek, izen bereko telebista kate baten eguraldi iragarleak, Punxstawnweyra bidaiatuko du, Marmotaren Eguna delakoaren inguruko informazioa ematera. Itzulerako bidaian, Phil eta bere taldeak atzera egitera behartuko dituen ekaitz batekin egingo dute topo. Biharamunean, esnatzean,

By |2023-02-03T12:52:15+02:003 otsaila, 2023|

Kutsidazu 311. ‘CHUNGKING EXPRESS’

Zuzendaria: Wong Kar-Wai Urtea: 1994 Herrialdea: Hong Kong Iraupena: 103 min. Generoa: Drama Hong Kongeko Tsimhatsui auzo turistiko ezagunean garatzen diren bi maitasun istorio independente erretratatuko ditu. Lehenengoak maitasun-krisi betean dagoen polizia gazte baten eta droga-trafikatzaile misteriotsu baten arteko topaketa iheskorra deskribatzen du. Bigarrenak, berriz, polizia-agente bakarti eta xume baten eta taberna bateko zerbitzari gaztearen arteko maitasun berezia du ardatz. Wong Kar-Wai zuzendari hongkondarrak zuzendutako laugarren

By |2023-01-27T13:31:27+02:0027 urtarrila, 2023|

Kutsidazu 310. ‘LA STRADA’

Zuzendaria: Federico Fellini Urtea: 1954 Herrialdea: Italia Iraupena: 103 min. Generoa: Drama | Neorrealismoa | Antzerkia | Road Movie Zampanok, artista ibiltari batek, Gelsomina bere emaztea zenaren arreba erosiko du, neskaren amak inolako erresistentziarik jarri gabe. Zampanoren izaera bortitza eta oldarkorra gorabehera, neska daramaten bizimodu nomadak erakarrita sentituko da, beti kalean ("strada", italieraz), batez ere, jabeak bere ikuskizunetan sartzen duenean. Bere ibilbidean ezagutzen dituen hainbat pertsonaia

By |2023-01-19T15:43:21+02:0019 urtarrila, 2023|

Kutsidazu 309. ‘A BEAUTIFUL MIND’

Zuzendaria: Ron Howard Urtea: 2001 Herrialdea: AEB Iraupena: 130 min. Generoa: Drama | Gaixotasuna | Osasun mentala Ideia matematiko original baten bilaketarekin obsesionatuta helduko da 1947 urtean John Forbes Nash (Russell Crowe) ikasle bikaina Princetonera, graduondoko ikasketak egitera. Mutil bitxi eta bakartia da, bere gelakideak (Paul Bettany) bakarrik ulertzen duena. Presiopeko lan gogorraren ostean, teoria iraultzaile bat zirriborratzearekin batera helduko zaio arrakasta, eta baita ere MITen

By |2023-01-13T13:26:42+02:0013 urtarrila, 2023|

Kutsidazu 308. ‘THE PIANO’

Zuzendaria: Jane Campion Urtea: 1993 Herrialdea: Zelanda Berria Iraupena: 121 min. Generoa: Drama | Erromantzea | Musika | XIX. mendea | 1951. urtea. Ada, umetatik mutua, alargundu berri da. Piano jole sutsua da eta, hain zuzen, hori du komunikatzeko bidea. Itundutako ezkontza batek Eskozia jaioterria utzi eta Zeelanda Berrira bidaiatzera behartzen du, bere alaba eta pianoarekin batera. Han ezagutuko du bere senarra izango dena, baserritar

By |2023-01-05T12:57:52+02:005 urtarrila, 2023|

Kutsidazu 305. ‘MARIJESIAK 4:00′

Zuzendaria: Oier Plaza Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Gabon aurreko bederatzi goizaldeetan (abenduaren 16tik 24ra) Gernika-Lumoko kaleak kantuz janzten dira urtero-urtero. 04:00etan elkartzen dira bizilagunak gernikarren ohitura zahar honi eusteko, eta Oier Plazak (FMK Filmak) dokumental batean bildu ditu praktika berezi honen nondik norakoak. Gabonak iristear daudela iragartzen duten koplak dira marijesiak, Gernika-Lumon baina Bizkaiko beste zenbait udalerritan ere urte luzez iraun dutenak.

By |2022-12-16T14:15:47+02:0016 abendua, 2022|
Go to Top