Kutsidazu

Kutsidazu 410. ‘O QUE ARDE’

Zuzendaria: Oliver Laxe Urtea: 2019 Iraupena: 89 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | Landa-bizitza Piromano bat erredentzioaren buruzko lan urratzailea da honakoa, Galiziako landa-eremu kokaturikoa, eta baso-suteen ondorioz landa-ingurunea desagertzearen arazoari heltzen dio. Inor ez dago Amadorren zain sutea eragiteagatik zigorra bete ondoren kartzelatik ateratzen denean. Bere etxera itzuliko da, Luceko mendietako herrixka galdu batera, eta han bere amarekin, Benedictarekin, Luna txakurrarekin eta jabetzan dituzten

By |2025-01-10T11:03:35+02:0010 urtarrila, 2025|

Kutsidazu 409. ‘THE HOLDOVERS’

  Zuzendaria: Alexander Payne Urtea: 2023 Iraupena: 130 min. Herrialdea: AEB Generoa: Komedia | Drama | 70ko hamarkada Paul Hunham AEBetako eskola-barnetegi pribatu bateko historia irakaslea da. 1970eko hamarkada betean, herrialdean influentziarik handiena duten familia aberatsetako semeak joaten dira Barton akademiara. Hunhamek, Bartoneko ikasle ohia bera, ez ditu estimu handitan ez ikasleak, ezta eskolako langileak ere. Harentzat, edozer egiteko eskubidea dutela uste duten haur lotsagabeak dira ikasleak,

By |2025-01-03T13:38:44+02:003 urtarrila, 2025|

Kutsidazu 408. ‘THE AFRICAN QUEEN’

Zuzendaria: John Huston Urtea: 1951 Iraupena: 106 min. Herrialdea: AEB Generoa: Abenturak | Maitasuna 125 urte beteko lituzke Humphrey Bogart aktoreak Eguberri egunean. Aspaldi utzi gintuen, minbiziak jota, baina haren ondarea bizi-bizi dago oraindik. Kapela buruan eta gabardina jantzita ikusi dugu parte hartu zuen ia film gehienetan, baina kuriosoki, bere figura lotu izan den noir generoko arketipotik aldendutako interpretazioagatik eman zioten Oscar saria. Bada, Lehenengo

By |2024-12-27T10:22:36+02:0027 abendua, 2024|

Kutsidazu 407. ‘LA FLOR DE MI SECRETO’

  Zuzendaria: Pedro Almodovar Urtea: 1995 Iraupena: 102 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Komedia | Drama Leo Macias protagonista  eleberri erromantikoen idazlea da, eta Amanda Gris ezizenarekin sinatzen ditu bere lanak. Bere argitaletxeak urtean bost eleberri idaztera behartzen du, baina bere arazo pertsonalengatik ez du betetzen. Zendu berri den Marisa Paredesen film almodovariano gogoangarria, non pertsonaia nagusia izateaz gain, zinemagileak sorkuntzari buruz dituen kezka pertsonalak gorpuzten

By |2024-12-20T10:32:38+02:0020 abendua, 2024|

Kutsidazu 406. ‘POOR THINGS’

Zuzendaria: Yorgos Lanthimos Urtea: 2023 Iraupena: 141 min. Herrialdea: Irlanda Generoa: Fantasia | Zientzia-fikzioa | Komedia | Drama Yorgos Lanthimosen zinemaren ezaugarritzat har daiteke darabilen begirada ezberdina; gehienetan urrunekoa, batzuetan hutsala, bestetan maltzurra, dibertigarria, groteskoa eta baita suntsitzailea ere. Ohikoa izanagatik, lasai asko onar dezakegu zinegileak adierazpen osoko lurralde berri bat bereganatu zuela film apurtzaile honekin. Godwin Baxter doktore eta zientzialari distiratsu eta ez oso

By |2024-12-13T11:47:07+02:0013 abendua, 2024|

Kutsidazu 405. ‘EL MÉTODO ARRIETA’

Zuzendaria: Jorge Gil Munárriz Urtea: 2013 Iraupena: 90 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala | Desgaitasuna Lourdes eta Mentxu Arrieta arazo larri batekin jaio ziren: ahizpak izan arren eta denbora gehiena elkarrekin eman arren, euren gorputzak komunikatzea eragozten zien. Harik eta egun batean beren formula propioa aurkitu zuten arte: aurrekaririk ez zuen komunikazio-metodo bat, mundu guztiak funtzionatuko ez ziela pentsatu zuena. Isilean hitz egiten den hizkuntza, isilpean gorde dena. Ahizpek

By |2024-12-05T14:11:19+02:005 abendua, 2024|

Kutsidazu 404. ‘VIRIDIANA’

Zuzendaria: Luis Buñuel Urtea: 1961 Iraupena: 90 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | Erlijioa | Kultuzko filma Viridiana 1961an estreinatu zen jatorri hispanomexikanko komedia dramatikoa da, Luis Buñuelek zuzendua, Julio Alejandrorekin batera idatzi zuen gidoietik abiatuta. Era berean, Benito Pérez Galdós dramaturgoaren Halma (1895) eleberrian libreki oinarritua dago. Don Jaime (Fernando Rey), espainiar kapare zaharra, erretiratuta eta bakarrik bizi da bere etxaldean, ezkontzaren egun berean bere emaztea hil zitzaionetik. Egun

By |2024-11-29T13:50:21+02:0029 azaroa, 2024|

Kutsidazu 403. ‘AUGUST RUSH’

Zuzendaria: Kirsten Sheridan Urtea: 2007 Iraupena: 100 Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Musika Gitarra-jole batek (Jonathan Rhys Meyers) eta biolontxelo-jole batek (Keri Russell) gau udatiar erromantiko eta ahaztezina pasatuko dute New Yorken. Baina zoriak banandu egingo ditu. Bien arteko harremanaren ondorioz, August (Freddie Highmore) jaioko da, umezurztegi batean hezi eta haurtzaro gogorra izango duena. 11 urte besterik ez dituenean, kale-musikari arituko da, bizitza aurrera eramateko asmoz; pertsonaia dickensiar eta siniestro

By |2024-11-22T11:36:46+02:0022 azaroa, 2024|

Kutsidazu 402. ‘GLORY ROAD’

Zuzendaria: James Gartner Urtea: 2006 Iraupena: 123 Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Saskibaloia | 60ko hamarkada 1996. Texasko Don Haskins entrenatzaileak jokalari beltzez osatutako lehen saskibaloi taldea NCAAko txapelketa nazionalean sailkatzea lortuko du. Filma 1966an NCAAko Gizonezkoen Saskibaloiko I. Dibisioko txapelketan izandako benetako gertakarietan oinarritu zuen zuzendariak. Zehatzago, El Pasoko (Texas) Unibertsitateko Don Haskins entrenatzailearen erabakian, zeinak NCAAren historian lehen aldiz, zazpi jokalari afroamerikarrez osaturiko

By |2024-11-15T14:36:10+02:0015 azaroa, 2024|

Kutsidazu 401. ‘VICE’

Zuzendaria: Adam McKay Urtea: 2018 Iraupena: 132 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Komedia | Politika Dick Cheney, Washingtongo burokrata isila, George W. Bushen agintaldian AEBko presidenteorde gisa munduko gizonik boteretsuena bihurtu zenaren benetako istorioa aztertzen du. Film honetarako The Big Short (2015) gogoangarriko lantaldearen zati handi bat berreskuratu zuen Adam McKay zuzendariak, Christian Bale eta Steve Carell aktoreak eta Brad Pitt ekoizlea. Horiekin batera

By |2024-11-08T13:47:38+02:008 azaroa, 2024|
Go to Top