‘ANORA’: Duintasunaren ispilu-jokoa
Zuzendaria: Sean Baker Urtea: 2024 Herrialdea: AEB Tangerine (2015) lanarekin egin zen Sean Baker nazioartean ezagun, eta ostean etorri dira pastel koloreko estetikaz blaitutako The Florida Project (2017) eta Red Rocket (2021) arrakastatsuak. Horietan, zuzendariaren lehen film ez horren entzutetsuenetan bezala -Startet (2012), kasu-, giza gorputzaren erabilera sexuala diruarekin (ekonomiarekin) erabat harremandu du, modu transbertsalean bere filmografia osoa harilkatu duen motibo narratiboa izanik. Bada, Cannesko