Zinema-aretoen saioen ordutegi eta baldintzak aldatu dituzte
Lurraldeko agintariek koronabirusari aurre egiteko Euskal Herrian ezarri dituzten neurriek eragina dute zuzeneko emanaldi eta ikuskizunetan. Horren aurrean, zinema-aretoetako ordutegiak moldatu behar izan dituzte goizago bukatzeko. Halaber, aurrerantzean, pelikula bat ikusi bitartean ezingo da ez edan, ezta ezer jan ere.