Kolaborazioak

Maite dugu zinemaz aritzea, proiektuak ezagutaraztea, hauspotzea eta zabaltzea. Euskal zinemagintza miresten dugu, eta bazterrak nahasten ditugu gero zuekin partekatuko ditugun informazio eta albisteak bilatzeko.

Baina ez dadila izan hau pulpitu soil bat, sortu dezagun hartu-emana. ZINEA ere zuena da, pantailaren beste aldean zaudeten jarraitzaileena. Zuen ekarpena, zuen ahotsak, zuen iritziak ere bildu nahi ditugu espazio honetan.

Baduzue zerbait kontatzeko? Ikusi duzuen azken filmaren iruzkina zabaldu nahi duzue? Zinema ukitzen duen gai jakin baten inguruko eztabaida piztu nahi duzue? Bidali zuen ekarpena, eta lotzen gaituen itsaso zabal honetara jaurtiko dugu guk.

Izan ere, zinemak egiten gaitu. Eta zinema sortzen dugu denon artean.

Euskal zinemaren hotsak

Ignacio Arakistain, 2021eko apirila Dick Clark telebista gizon estatubatuarrak zioen musika dela guztion bizitzen soinu banda. Lehen amodio istorio hura gogorarazten diguten kantak, haurrei lokartzean abesten genizkien melodia baketsuak ala gazteek maite dituzten talde apurtzaileen doinu arrotzak. Guztiok daramatzagu zintzilik deskribatzen gaituzten notak, ez baitaude mapan urrun gure izatea eta entzutea, batak bestea etengabe elikatzen duelarik. Herri baten nortasuna ere definitu dezakegu lau haizetara gure

By |2021-04-16T13:57:51+02:0016 apirila, 2021|

Edertasun hilezkorra

Ignacio Arakistain, 2020ko uztaila .“Ni, Ennio Morricone, hil egin naiz”. Horrela hasten omen zen joan den astelehenean zendu zen maisu italiarrak bere agurra adierazteko idatzi zuen gutuna. Agur xumea berau, azken ohar horretan adierazten zen moduan, foku mediatikorik ez baitzuen nahi bere heriotzaren bueltan. Ugariak izan dira azken egunotan hirurogei urtez burmuinean iltzatuak ditugun hainbat melodia eder sortzeaz arduratu den konposatzaile trebeak jaso dituen goratzeak

By |2020-10-23T16:23:20+02:009 uztaila, 2020|

GORROTO DUT ZINEMA (3)

(‘Gorroto dut zinema’ artikulu luzearen bigarren atala. Ikusi ere lehenengoa eta bigarrena) Hausnarketa ez dudala bukatu sentitzen dut, ez dut lortzen guztiz definitzea, ondorioen bila nabil. Amaiera kontzeptualari segika. Guztia itxiko duen ideia aurkitu nahian. Eta orduan berriro, pentsamendu azkar bat pasa zait: pelikula bat ikustea agian, zinelariaren bihotz erritmoa sentitzea besterik ez da. Sortzaileak barnean sentitzen duen indar metafisikoa transmititzea ikusleari, horixe izan liteke

By |2019-07-24T08:14:21+02:0024 uztaila, 2019|

GORROTO DUT ZINEMA (2)

(‘Gorroto dut zinema’ artikulu luzearen bigarren atala. Ikusi lehenengoa HEMEN) Narrazio-pultsu indartsu horren adibide garbia da ikusten ari naizen obra hau. Eta bat batean, filmaren erdian, bidaia honetan ordubete daramaguenean, protagonista zine areto batera sartu da, eta areto horretako pantailan filmaren kredituak agertu dira. Maisua, Bi Gan. Hasiko da ba, bidaiaren bidaia. Ikusten ari garen barruko pelikularen pelikulan argiak itzali direlako eta forma berriak agertzen

By |2019-07-23T11:46:43+02:0023 uztaila, 2019|

GORROTO DUT ZINEMA (1)

('Gorroto dut zinema' artikulu luzearen lehen atala) Gorroto dut zinema. Paradoxikoa, ezta? Zine ikaslea, eta zinema gorroto. Bai halaxe da. Ikasturtean zehar gorroto dut zinema. Gorroto ditut filmak, luzemetraiak, dokumentalak. Guztiak. Gorroto ditut dialogoak, eta pertsonaiak, eta lokalizazioak. Jasan ezinak pelikulen hasierak eta ikusgaitzak amaierak. Lista amaigabea egin dezakegu zinemako kontzeptu guztiak bertan jarriz. Baina guzti guztiak gorrotatuko nituzke. Bi hilabete neramatzan pelikularik ikusi gabe.

By |2019-07-23T10:44:35+02:0023 uztaila, 2019|

‘Mr. Turner’: Pertsonaia baten jarraipen naturalista

“I like the continuity, because you have a special tension. Everybody is much more concentrated than when you have short takes. It's like a play, and how we can tell something, tell something about life… Because it's very important to make the film a real psychological process.” - BÉLA TARR Zinemak, hastapenetik, errealitatea ehizatu eta munduko pertsona ezberdinen begietara eramatea izan du lehen helburu. Lumiere

By |2019-05-20T14:51:10+02:0015 apirila, 2019|

‘Erraiak’ – Aretoa kobazulo bihurtu zenean

Mikel Estomba, 2019ko apirila Festa eta jai giroan gaudenean entzun ohi ditugu. Dantzan, herrian, armonian... Orduan askatzen dira irrintziak. Baina beste egoera batzuetan ere soinu kementsu hauek atera eta entzuten dira. Ekain Martinez de Lizarduyk lagun baten hiletan izan zuen esperientzia. Lehen aldiz pertzibitu zuen hain sakonki irrintzi bat. Ohartu zen ordurarte zuen ezagutza distortsionatua zela. Irrintzi desberdinen nahasketa xamurra da Erraiak. Oihuek dokumentala zuzentzen

By |2019-04-05T11:36:15+02:005 apirila, 2019|

Inor ez da etengabe hazten, ala bai?

Markel Goikoetxea Markaida, 2018ko urria Barriro be, barriro lortu dabe Aitor Arregi eta Jon Garañok. Chapeau! Loreak filma gitxi izan bazan, oraingo honetan Aundiya da egin dabena. Euskal Herriko zinemagintzaren historiako aurrekontu altuena dauan pelikularen aurrean gagoz, eta igartzen da.

By |2018-05-09T15:25:03+02:009 maiatza, 2018|
Go to Top