Laugarren pareta zulatuz

Jon Sánchez

Lilith’s Cut

Futbolari baten heriotzak egunkarietako azal guztiak hartu dituen arren, beste heriotza batek minez bete du zinemaren mundua, bereziki beldurrezko zinemaren mundua. 2020ko azaroaren 20an, Daria Nicolodi hil zen, Dario Argentoren aginduetara lan egiteagatik ezaguna den  aktorea. Hala ere, beldurrezko zinemako aktorea baino gehiago izan zen. Daria Nicolodi, Suspiria (1977) eta Inferno (1980) filmen gidoilaria izan zen ere, eta, beraz, bere begirada funtsezkoa da Italiako beldurrezko

By |2020-12-03T14:16:46+02:002 abendua, 2020|

Internet Killed The TV Star (and Resurrected)

Azken aldian, telebista tradizionalek etorkizun oso iluna dutela entzun ohi da. Gaur egungo gazteek dituzten ikus-entzunezko kontsumo ohituretatik eratortzen da iritzi hau. Gazte hauen ikus-entzunezkoak jasotzeko modua eta telebista tradizionalek proposatzen duten eredua oso desberdinak dira, eta nahiz eta batzuetan bi ereduen arteko zubiak eraiki, bien arteko distantzia gero eta handiagoa da.

By |2020-10-07T09:28:17+02:007 urria, 2020|

Dig, Lazarus, dig!!!

Gerra guztiek eragiten dituzte biktimak. Eta streaming plataformen arteko gerrak, batzuetan hotza dena eta beste batzuetan sutsua, biktima asko eta asko utziko ditu bidean. Biktima horiek pelikula izaera dute, digitalizazio prozesuan ahaztuak izan direnak edo azken urteetan hedapen txiki eta mugatua izan dutenak. Banaketa eskubideen linboan gelditu diren filmak dira. https://youtu.be/tkGMQdAh-Vo Film horiek ez dira streaming plataforma handietan gordeko, ezezagunak eta zaharrak direnez, publikoa erakartzeko

By |2020-08-17T11:20:39+02:0012 abuztua, 2020|

There’s a bad moon on the rise

Pandemia. Koarentena. COVID-19. Hitz horiek etengabe entzun ditugu azken hilabeteetan. Zentzu horretan, kultura sorkuntzan izan duen eta izango duen eraginaz asko hausnartu da. Berrogeialdi garaian kulturaren garrantzia argi eta garbi geratu da, baina era berean, kultur sortzaile eta egitasmoentzat garai ilunak datozela ere aurreikusi da. Ziurgabetasuna, horixe izango da gehien entzungo dugun hitza. Zer egin dezakegu orduan datorren errealitate latz honen aurrean? https://youtu.be/7Y9QvyZi1LU Galdera hori

By |2020-06-16T13:16:49+02:0016 ekaina, 2020|

Euskal Gothic

Azkenaldian euskarazko beldurrezko zinema indarrez hazten ari da eta dudarik gabe, Paul Urkijoren Errementari (2017) film arrakastatsua da hazkunde honen eragile eta gidari. Zentzu horretan, Urkijoren lanak euskarazko beldurrak hurrengo urteetan izan dezakeen bilakaeraren inguruan haurnasketa egiteko balio du, eta etorkizunean euskal izua lantzeko hainbat giltzarri eskaintzen ditu. Hasteko, bere testuingurua. Errementari filmari esker, euskal mitologia eta fantasiazko kontaketak testuinguru arras aberatsa direla argi eta

By |2020-02-26T11:54:54+02:0026 otsaila, 2020|

The NeverEnding Story-telling

Betiko itzulera kontzeptuak dio denborak hasiera bat duela eta, beraz, bukaera bat ere. Baina bukaera hori iristen denean, denbora ez da iluntasun amaigabe bilakatzen. Amaiera iristen denean, sistema berrasten da, denbora berriro abian jartzen da eta gertaera berak ordena berean errepikatzen dira. Eta behin eta berriz, aldaketarik gabe, ziklo determinista hori erreberritzen da. https://www.youtube.com/watch?v=duJKvDndclQ Friedrich Nietzsche filosofoak egin zuen kontzeptua ezaguna, eta idazle askok landu

By |2019-11-05T15:31:49+02:005 azaroa, 2019|

Shooting The Piano Player

Kultura digitalak gure eguneroko errealitatearen esparru guztietan du eragina, eta gure kultura kontsumoa, ezin dezakegu ulertu interfaze digitalik gabe. Kode bitarra entzuten dugun musikan dago, ikusten ditugun filmeetan eta telesailetan. Irakurtzen dugunaren zati handi bat ere, pantaila batetik dator. Eta kultura tradizional-analogiko-ukigarriarekin alderatuz, kultura digitalak hainbat berezitasun ditu. https://youtu.be/0Whn0YzNG4s Berezitasun horien artean, igorle-sortzailearen identitate digitalak sortze-prozesuetan duen garrantzia nabarmendu behar da. Esan daiteke, kultura digitalaren

By |2019-09-12T09:51:49+02:0012 iraila, 2019|

Magical (digital) Mistery Tour

Hemen dugu berriro uda. Atzera begiratu, eta urtean zehar kontakizun digitalen mundua astindu duten hainbat egitasmo aztertzeko sasoi ezinhobea. Beraz, eser zaitezte zuen eserlekuetan, jarri segurtasun-uhalak eta bidai dezagun oso-oso urrun, edo agian, oso gertu. Izan ere, gure errepidea errealitate eta fikzioaren artean dagoen lerroa da. Eta zenbaitetan, lerro hori oso fina izan daiteke. Dudarik gabe, errealitate eta fikzioaren arteko mugak ikuspegi eta dimentsio desberdinak

By |2019-07-18T09:13:10+02:0018 uztaila, 2019|

Sweet TRANSvestite!

Ikus-entzunezko kontakizun moldeak TRANSizio prozesu bitxia bizitzen ari dira, mainstream produkzioaren ikuspuntutik begiratuta noski. Zinemak, esate baterako, telebistako telesail izan nahi du, Marvel eta Star Wars frankiziek hasitako ibilbide arrakastatsua jarraituz. Telesailek, ordea, zinema izan nahi dute, filme handien egitura eta formak erreferentzia zuzenatzat hartuz. https://youtu.be/Jm05hs8HvcY AAA kategoriadun bideo-jokoekin antzeko gauza gertatzen da: zinemako superprodukzioen estiloa eskuratu nahi dute, betiere egitura-narratibo irekiak mantenduz. Eta telesail

By |2019-05-22T10:34:48+02:0022 maiatza, 2019|

CUT-UP!

Minuturo, 300 ordu eduki igotzen da Youtubera.  Eta hori, Youtuben bakarrik, beste UGC (User Generated Content) plataformak kontuan hartu gabe, TikTok berria edo Instagram zaharra esate baterako. Honelako kopuru handien esanahia irudikatzea zaila denez, erabil dezagun konparazio bat: eman dezagun haurtxo bat jaiotzen den unean bertan, Youtubeko autoplay botoiari ematen diogula, bere bizitzako etengabeko irudi eta soinu banda bilakatuz. 100 bizitza oso beharko lituzke haurtxo

By |2019-03-26T11:49:23+02:0026 martxoa, 2019|
Go to Top