Jardunaldiak

Mendifilm-10-Irudia

Mendi Tour bira Mundakara helduko da asteburuan

2016ko Bilbao Mendi Film Festivaleko lan interesgarrienetako sei Mundakan eskainiko dituzte larunbatean, 22:00etan hasita, Talaiako frontoian. Emanaldia Mendi Tour biraren testuinguruan egingo dute, eta sarrera doakoa izango da. Gainera, jaialdiaren 10. edizioko kartela aurkeztu zuten orain aste batzuk. 00

Abycine-Lanza-Zinea-Deialdia

Abuztuaren 11n itxiko dute Abycine Lanza deialdira proiektuak aurkezteko epea

Abycine Albaceteko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren XIX. edizioa urriaren 20tik 28ra egingo dute, eta aurten bigarrenez, zinema independentearen Abycine Lanza merkatua antolatuko dute, kasu honetan, urriaren 19tik 21era. Bada, deialdira proiektuak aurkezteko epea bihar, abuztuak 11, itxiko dute. 00

Zinea-Artium-Gastronomia

Zinema eta gastronomia uztartuko dituzte abuztuan Artiumen

Abuztuaren 2an hasi eta hilaren 30era arte, Arte, Zinema eta Gastronomia zikloa egingo dute Gasteizko Artiumen. Lau egunetan, artelan bat lehenik, film bat ostean, eta mokadu bat azkenik, ikusi eta probatzeko aukera izango dute bertaratuek. Sarrerak 7,5 euroan eskuratu ahal…

Christofides-Marianna-zinea

Marianna Christofidesek egingo du ikus-entzunezko egonaldia Tabakaleran

2018an Tabakaleran egonaldi artistikoak egingo dituzten norbanako eta proiektuen zerrenda kaleratu dute, eta ikus-entzunezko proiektuei dagokienean, Marianna Christofides greziarraren OLYMP’S SHEDS hautatu dute. Alor guztietako egonaldiak egiteko 500 proposamen jaso dituzte aurten, iaz baino 77 gehiago. 00

SmallCinemasConference-03-Zinea

Zinema Txikien Nazioarteko 8. Kongresua Euskal Herrian egingo dute irailean

Ikusgarritasun mugatua duten zinemagintza txikien inguruko interesa sustatzeko eta horien inguruan lan egiten duten ikerlariak biltzeko asmoz sortu zuten 2010ean Zinema Txikien Nazioarteko Kongresua. Zortzigarren edizioa Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailak antolatuko du, eta Aniztasun Glokala: Hizkuntza,…

Kortxeak-Krispetak-2017-Zinea-04

Badator Kortxeak eta Krispetak zikloaren hirugarren edizioa

Oihaneder Euskarren Etxeak antolatzen duen Kortxeak eta Krispetak zikloaren hirugarren edizioa uztailaren 26tik 29ra luzatuko da, Gasteizko Falerina lorategian. Aurtengoan, gainera, Filmazpit eta Zineleku izango ditu bidelagun, eta emanaldiak zein kontzertuak lau egunez jarraian egingo dituzte. Sarrera doakoa izango da….

Tabakalera-Lantegia-Izua-Zinea

XX. mendeko gatazka traumatikoen inguruko lantegia, Tabakaleran

Uztailaren 18tik 21era, asteartetik ostiralera, Izuaren ondorengo irudia izaneko lantegia eskainiko dute doan Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegian. Goizeko 10:30etik 13:30era luzatuko dira saioak, eta Mikel Zatarain gidoilari eta errealizadoreak gidatuko ditu. XX. mendeko gatazka traumatikoak berrikusteko, zineak auzi horiek nola…